Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk 200 euroko kenkaria defendatu eta 2024an mantentzeko konpromisoa berretsi du
Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVko bozeramaileak EH Bilduren proposamena kritikatu du, interes propioei erantzuten baitie oraingoan ereEAJ-PNVk 2024an 200 euroko kenkariari eusteko konpromisoa berretsi du. Ma Eugenia Arrizabalaga bozeramaileak zerga politikan murrizketen gaineko kenkarien lehentasuna azpimarratu du, eta zergadun baten aldeko 200 euroko kenkari bat zergaren zerga-oinarrian 200 euroko murrizketa bat baino askoz eraginkorragoa dela defendatu du.
Gainera, batzarkide jeltzaleak ohartarazi du arduragabekeria dela Gipuzkoako fiskalitatea dirulaguntzen politikarekin nahastea, eta adierazi du Lurraldeak Euskal Babes Sistema bat duela erakundeek babestuta beharrei erantzuteko. "Bide hori irekitzeak agertoki ezezagun batean jarriko liguke. Eskumen-esparrutik hasi eta erakunde-arkitekturaraino".
Osoko bilkuran eskaini duen hitzaldian, Arrizabalagak nabarmendu du EH Bilduk politika fiskala erabiltzen duela interes alderdikoien alde. Bozeramailearen esanetan, "EH Bilduk zerga sistemaren logikatik ateratzea planteatzen du, Gipuzkoan eta Euskal Herrian ezagutzen dugun bezala, eta zerga sistemaren eta gizarte laguntzen artean pasabide bat sortzea".
Arrizabalagak EAJ-PNVk babes sozialarekin duen konpromisoa gogorarazi du, eta aurreko urteetan hartutako neurriak aipatu ditu, hala nola % 5,5eko fluktuazioa eta 200 euroko kenkaria 2022an 30.000 eurotik beherako diru-sarrerak zituztenentzat, progresibitatea gehituta, edo iaz aplikatutako deflaktazioa eta % 2ko kenkari.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31