Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk aldiroko trenen transferentzia eskatu du, Gipuzkoako tren zerbitzua hobetzea bermatuko baitu
Jon Andoni Urdangarin EAJ-PNVko bozeramaileak euskal eredu "eraginkorra" eta "sendoa" aldarrikatu duEAJ-PNVk osoko zuzenketa aurkeztu du RENFEk Gipuzkoan ematen dituen aldiriko eta distantzia ertaineko zerbitzuen inguruan izandako ebazpen-proposamenean, eta oraindik hobetzeko helburuarekin, eta oraindik bete ez diren eskumen transferentzia aldarrikatu du zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.
Gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako bilkuran, Jon Andoni Urdangarin EAJ-PNV taldeko bozeramaileak trenbideen eskumenak euskal erakundeen bereganatzearen garrantzia aldarrikatu du, Gernikako Estatutuak hala ezartzen duen ezkero, aldiriko tren sarearen "kalitatezko zerbitzua bermatzeko".
Urdangarinek tren eredu propio baten beharra aldarrikatu du, oraingoa eskasatzat joaz, herritarrek eskatzen duten benetako eskaerari erantzuten ez diola iritzita. "Espainiako kudeaketa-eredua ez da gobernu onaren adibidea, eta ez dugu gure herriarentzat nahi. Gure erreferentea Euskotren da".
Jeltzaleen bozeramailea harrituta agertu da EH Bilduk PPrekin bat egin duelako beharrezkoa zaien aldiro, Maddalen Iriarteren taldearen koherentzia falta ageri. "Bilduren kontraesanak harritu egiten gaitu, botoak beharrezkoak direnean PPren besoetara botatzen baita".
Transferentzia arloan "premiazko" aldaketa baten beharra azpimarratu du Urdangarinek, tren-zerbitzu "eraginkorra" eta "sendoa" bermatzeko, gipuzkoarrek merezi duten mugikortasun zerbitzuak asetzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31