Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/12/31

“Etorkizuna sendotasunean, herri baloretan eta erabakitasunean oinarritua eraiki behar da, ez populismoan eta indibidualismotik”, nabarmendu PNVk

Lehendakariaren Gabon Zaharreko azken mezuaren balorazioan, Joseba Egibarrek Iñigo Urkulluk "txalotzeko eta aintzatesteko moduko ibilbidea" duela nabarmendu du

Joseba Egibar Eusko Alderdi Jeltzaleko bozeramailearentzat, lehendakariaren Gabon Zaharreko mezua "ziklo amaiera" izan da. Zentzu horretan, "lehendakariaren ibilbidearen ezaugarri nagusia iraunkortasuna eta apaltasuna" izan direla azpimarratu du. Eta proiektu politikoari dagokionez, "eskubide sozial, ekonomiko, kultural eta linguistikoen defentsa" -eskubide indibidualen esparruan-, eta "herri edo komunitate eskubide politikoen" defentsa -eskubide kolektiboen eremuan-, ditu ezaugarri lehendakariak, nabarmendu du "Urkullu lehendakariak txalotzeko eta aitortzeko moduko ibilbidea du". “Gizarte eta herri bezala beste maila batetan jarri gaitu”, gaineratu du, “hori, ukaezina da”.

Aldiz, Joseba Egibarrek ohartarazi duenez, "populista agor batzuek beti hitz egiten dute ziklo agortuaz, ez dutelako ezer garatzeko, ezta alternatibarik aurkezteko ere".

Bere jardunbidearekin, "Urkullu lehendakariak etorkizun hurbilerako oinarriak ezarri ditu", adierazi du bozeramaile jeltzaleak, "etorkizunak, nahitaez, hiru printzipio izan behar ditu oinarrian: sendotasuna, herri balioak eta erabakitasuna". Printzipio horietako lehenari dagokionez, etorkizuna "sendotasun demokratikoan, sendotasun instituzionalean eta sendotasun ekonomikoan" oinarritu behar da, eta “hori, jakina, lehendakariak proiektatu du”. Balioei dagokienez, "herri balioak gailendu behar dira, ez indibidualistak, eta herri bat komunitate politiko batekoa izatearen balioak", azaldu du. Eta lehendakariak aipatzen duen hirugarren ezaugarriari buruz, erabakitzeko gaitasunari buruz, "arazoei aurre egitea eta  gauzatzeko modukoak diren eta politikoki herri honen onerako izan daitezkeen bideak eta ibilbideak diseinatzea", dela helburua, zehatu du.

“Lehendakariak balantzea egiteaz gain, etorkizun hurbil hori irabazteko oinarriak ezarri ditu", laburbildu du Joseba Egibarrek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube