Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errepublikako Batzokiko dantza taldearen ikurriña Udalari eskeintzea, Memoria Historikoa berreskuratzeko ariketa demokratikoa
Legorretako EAJ-PNVk bere poza agertu nahi du, memoria historikoa berreskuratzeko hain baliotsua izan den urratsa honen aurreanGaur goizean, Legorretako Udaletxean, ekitaldi hunkigarria bizitu dugu, Ezkiaga-Lasa sendiak hamarkadetan izkutuan gordetako ikurriña, EAJ-PNVren Batzokiko IRRINTZI ALAI dantza taldearen ikurriña, herriari eskeintzea erabaki eta Udalak donazioa jasotzeko ekitaldi xume bezain politta prestatzean.
Frankismoaren diktadurapean bizitako garai ilunetan, Ezkiaga-Lasa sendiak, bere bizia arriskuan jarri arren, etxeko zein Herriko hainbat bazterretan gorde zuen ikurriña eta esan bezala, gaurkoan, Legorretako Udalak donazioa jaso du eta hemendik aurrera, Udaletxeko pleno aretoan izango du ikurrinak merezi duen lekua.
Hainbat herritarrekin batera, udal ordezkariak eta Legorretako zein Goierriko alderdikideak izan dira, Ezkiaga-Lasa sendiari aitortza egin asmoz eta nola ez, eskerrona agertuz, diktadurapeko garai zailenetan abertzaletasuna eta euskararen aldeko egindako lanagatik.
Legorretako EAJ-PNVk bere poza agertu nahi du, memoria historikoa berreskuratzeko hain baliotsua izan den urratsa honen aurrean eta bide beretik jarraitzeko beharra azpimarratu du. Bide batez, Ezkiaga-Lasa sendiaren izenean, Feliziano Ezkiaga Lasak agertutako eskuzabaltasuna eskertu nahi du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31