Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/12/28

EAJ-PNVk 2024rako aurrekontuetarako akordio garrantzitsua lortu du

Talde jeltzaleak datorren urteko aurrekontuak aurrera egitea ahalbidetu du eta Udalak behar duen egonkortasuna agerian utzi du
EAJ-PNVk 2024rako aurrekontuetarako akordio garrantzitsua lortu du

Irungo EAJ-PNVtik, Irungo PSErekin datorren 2024ko udal kontuak onartzeko akordio batera iritsi gara. Akordio honek, pertsona guztien bizitza hobetzeko helburua du, eta Irunek egonkortasuna eta lasaitasuna bermatuko duten aurrekontuak izango ditu. Halaber, hiriak behar dituen proiektu estrategikoek erritmo onean eta erabakitasunez aurrera egin ahal izango dute.

Akordio honen harira, gure bozeramaile Xabier Iridoyk nabarmendu nahi izan du "Irunek aurrera egin dezan, eta Irungo Udalari behar duen egonkortasuna emateko akordioa adosteko gure borondatea, tinkoa izan da une oro. Akordio honek norabide finkoa eskaintzen dio Iruni, eta herritarrek azken urteotan transmititu dizkiguten beharrizanetan jartzen du begirada. Ia milioi bat euro biltzen dituzten 14 ekimen atxiki dizkiogu Gobernuak landutako proiektuari, gure hiriaren egoera hainbat kontuetan hobetzeko bidean: segurtasunean, bizikidetzan, aparkalekuan, kirol-instalazioetan, klima-aldaketan, inklusioan, euskaran, ongizatean, ondarean, kulturan... Akordio honek, gainera, Irunek behar duen gobernu egonkor eta indartsu hori eskaini ahal izateko bidea irekitzen du".

EAJ-PNVk eta PSEk lortu dugun akordio honetan, 2025, 2026 eta 2027 urteetarako Udaltzaingoko agenteen hazkundea bermatzen da, herritarrek hainbeste eskatzen duten segurtasuna eta bizikidetza hobetzen lagunduko duen neurria. Era berean, akordioak, irundarrek, gazte, heldu zein adinekoek aspalditik desio eta eskatu dituzten beharrizanei erantzuten dieten neurriak ere barne hartzen ditu; Txenpereneako kirol-instalazioen aurrera pausoa, baita bertako eremuaren garapena; San Miguel-Anaka inguruan kiroldegi berri baten beharra aztertzea; Larreaundi eta Dunboa auzoetan lurpeko aparkalekuak bultzatzea; haurrentzako euskarazko zinemaren ekimena sendotzea; dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako Amaia KZrako irisgarritasuna hobetzea; gure hiriko prostituzioaren egoerari erantzutea; hiria klima-aldaketara egokitzea; lorategiak eta zuhaitzak ugaritzea; eta auzo-bideak hobetzea, hala nola Frantziungoa.

Akordio honen bidez, Irungo EAJ-PNVtik argi erakusten dugu erantzukizunez jokatzen dugula eta Irungo herritarren interesak balizko interes alderdikoien gainetik jartzen ditugula. Akordioen edukiak aztertzen ditugu eta, horretan oinarrituta, erabakirik onenak hartzen ditugu. Eta gure taldetik argi daukagu: Irunek aurrera egin behar duela, pertsonen bizi-baldintzak hobetu behar ditugula, eta erabakitasuna behar dugula pertsonek hainbeste eskatzen dituzten beharrei erantzuteko.

Amaitzeko, azpimarratu nahi genuke EAJ-PNVtik Irungo etorkizuna gidatzen lagundu nahi dugula. Irun bizitzeko, elkarrekin bizitzeko eta lan egiteko hiri erreferentea izatea nahi dugu. Esan izan dugun bezala, Irun turismoaren aldeko apustua egiten duen hiria izatea nahi dugu, kirola goraipatzen duena eta Bidasoaren koloreak gogoz sentitzen dituena, baita Txingudiko badiatik bizikletan ibiltzearekin amets egiten duena ere. Azken batean, Irun txokolate usaina eta zaporea duen eta etorkizunaren alde lan egiten duen hiria izatea nahi dugu; elkarteekin eta erakundeekin batera, inor atzean utzi gabe. Eta gure taldeak aurrerabide proiektu argia du. Akordio honen bidez, berriz ere erakusten dugu esaten duguna betetzen dugula eta gure lehentasuna gure hiria dela. Gure lehentasuna Irun da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube