Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk oposizio eraikitzailearen alde egin du eta abstenitu egin da Ordiziako aurrekontuaren bozketan
Udal taldea adi egongo da hartutako konpromisoak betetzen direla bermatzekoEAJ-PNVren Ordiziako udal taldea abstenitu egin da Aurrekontuen bozketan, "oposizioa egiteko duen modu konprometitu eta eraikitzailearen arabera".
Azaldu dutenez, "ezin zen aldeko botorik eman, ez direlako guk aurkeztuko genituzkeen kontuak, baina erantzukizun-ariketa bat egin nahi izan dugu bigarren urtez jarraian luzatutako aurrekontuak saihesteko". Ildo horretan, nabarmendu dute, lankidetzarako borondate horri esker, ordiziarren onerako izango diren hainbat partida sartu direla aurrekontuetan.
EAJ-PNVk proposatutako ekimenen artean daude pintadei eta kartelei buruzko ordenantza egitea –jeltzaleen programan jasoa–, udal-ondarearen eta landa-bideen inbentarioak egitea eta mantentzea, eta Gaztelekuko zerbitzuak handitzea.
Euzko Alderdi Jeltzaleko zinegotziek batzuen eta besteen oposizioa egiteko modu desberdina azpimarratu dute. "EH Bilduk EAJ-PNVk gobernatzen duen erakundeetan" dena edo ezer ez "aukeratzen duen bitartean, guk elkarrizketaren eta konpromisoaren alde egiten dugu pertsonen bizitza hobetzen saiatzeko", azaldu dute.
Erantzukizun hori EAJ-PNVren udal taldeak Gobernu taldeak hartutako konpromisoak betetzen dituela bermatzeko egingo duen jarraipen eta zaintza lanean ere islatuko da.
Bestalde, zinegotzi jeltzaleek gogorarazi dute EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuetan jasotako proposamen batzuk EAJ-PNVk Ordizian gobernatu zuenean bultzatutako ekimenak direla, eta "ez litzatekeela koherentea izango horien aurka bozkatzea". Partida horien artean daude Urdaneta Ikastetxeko eraikinak eta instalazioak berritzea –Eusko Jaurlaritzak % 60an ordaintzen du–, Zuhaztiko Eguneko Zentroa amaitzeko eskailera, Ordiziako Plan Orokorra idaztea –EAJ-PNVk hasi eta EH Bilduk Alkatetzara iristean geldiarazi zuena– eta plaza berritzea.
Azkenik, EAJ-PNVren udal taldeak azpimarratu du Oiangu, D´elikatuz eta Gaztandegia bezalako proiektuak Eusko Jaurlaritzak kudeatu duen 'Next Generation” programaren funtsei esker gauzatu ahal izango direla.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31