Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hondarribia ezin izango da tenkatutako bizitegi-eremua izendatu. HAPOaren tramitazioan aurrera egitea da Hondarribiko etxebizitzaren errealitateari irtenbidea emateko bide nagusia
“Hondarribiak tenkatutako bizitegi-eremua izendatua izatea eskatuko du". Egunkariko titular bikaina. Baina titular horrek ez du suposatuko gazteek etxebizitza errazago eskura dezaketenik edo Hondarribian alokairuaren prezioa kontrolatu daitekeenik.Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSEk iraileko osoko bilkuran babestu zuten eskaera akats larria izan da; izan ere, Estatuko Etxebizitza Legearen arabera, Hondarribiak ez ditu betetzen ttenkatutako bizitegi-eremua izendatzeko baldintzak, eta legezko tresna horrek ez du ahalbidetuko etxebizitzen alokairuaren prezioa kontrolatzea.
Gogoratu behar da lege horrek PSOEren eta Bilduren babesa izan zuela Diputatuen Kongresuan, eta Abotsanitzek erreferentziatzat hartzen duela gure udalerriko etxebizitza-politika kudeatzeko, HAPOaren onarpenak zabaltzen dituen aukerak alde batera utzita. Horregatik, EAJren aurreko udal-gobernuak utzitako HAPOaren izapidetze-erritmoa berreskuratu behar da. Ez dugu ulertzen bai Bilduk bai Abotsanitzek arazoen konponbidea Madrilen bilatu nahi izatea, etxebizitza publikoen sustapena kudeatzeko tresnarik onena, une honetan, Hondarribiko Udalaren eskumena denean.
EAJak argi du etxebizitza-arloan aurrera egiteko modua etxebizitza publikoak, tasatuak eta alokairu-erregimenekoak eta etxebizitza pribatuak eraikitzea dela, egungo eskariari erantzuteko. Horretarako, tresna baliagarri bakarra Hiri Antolamenduko Plan Orokorra da.
Hain argi dugu, eta genuen, HAPOaren tramitazioan ahal izan genuen guztia aurreratu genuela maiatzera arte. Etxebizitza turistikoetarako lizentzia berriak aldi baterako etetearen alde bozkatu zuen alderdi bakarra izan ginen, jakinda fenomeno horrek etxebizitzaren merkatua desitxuratzen duela. Oposizioko alderdi guztiek proposamen horren aurka bozkatu zuten.
Une honetan, egungo gobernuak, nahiz eta argi eta publikoki ez onartu, planaren ikuspegia eta espiritua aldatu nahi ditu. Gardenak izan daitezela eta herritarren aurrean onar dezatela lan horrek atzerapen handia eragingo duela etxebizitza publikoen sustapenak martxan jartzeko orduan. Egunkariko titularrak izateko balio duten akordioek ez dute balio oraingo egoerari irtenbidea emateko.Egunkariko titularrak izateko balio duten akordioek ez dute balio oraingo egoerari irtenbidea emateko.
Beste behin ere, eskatzen dugu HAPOaren izapidetze-erritmoa bizkortzea, etxebizitza publikoak eraiki ahal izateari lehentasuna ematea beste eztabaida batzuen aurretik, eta helburua ez dadila izan herritarrak propaganda-kanpainekin nahastea, udal-kudeaketatik konponbidea moteltzen den bitartean.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31