Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk kritikatu egin du PPk Fortuna Handien Elkartasun Zergari aurkeztutako osoko zuzenketa, estrategia elektoralistari erantzuten diona
lanko Gamboa bozeramaile jeltzaleak Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergaren diru-bilketarako gaitasun "nabarmena" goraipatu du, Gipuzkoako fiskalitate "gehikor" eta "bidezkoarekin" bat datorrenaEAJ-PNVren Batzar Nagusietako bozeramaileak Gipuzkoako zerga-ereduaren 'eraginkortasuna" eta "progresibotasuna" azpimarratu ditu, Lurraldeko jarduera ekonomikoarekin bateragarria den fiskalitate "gehikor" eta "bidezkoa". Halaber, EAJ-PNVk Alderdi Popularrak aurkeztutako zuzenketari ezezko botoa emango diola iragarri du, fortuna gandien gaineko erga indarrik gabe uzteko helburua baitu.
Osoko bilkuran egindako agerraldian, Ganboak nabarmendu du Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zerga osagarria dela Ondarearen gaineko Zergari dagokionez. 68 milioi euroko sarrera 2022an, zergaren bilketa ahalmen nabarmenaren adierazgarri dira datuak. Era berean, adierazi du Alderdi Popularraren kontra Gipuzkoan dagoen Ondarearen gaineko Zergarekin, babes fiskalarekin edo gabe.
"PPko jaun-andreei gertatzen zaizuena da ez duzuela gustuko Gipuzkoan dugun Ondarearen gaineko Zerga. Ez ezkutu fiskalik gabe, ez harekin. Eta, beraz, ez zaizuela gustatzen diru-bilketaren handitzea", adierazi du jeltzaleak.
Era berean, EAJko bozeramaileak agerian utzi duela popularrek aurkeztutako zuzenketak ekintza "estetiko" eta "benetako onurarik gabekoa", PPk botoak bilatzeko abian duen estrategia elektoralistarekin bat eginez. "Ulertzen dut hautesleak erakartzeko ahaleginean jarrera politikoa markatu behar izatea... zentraltasunetik gero eta urrunago. Zuen aukera da. Baina Euzkadirentzat ez du balio*, amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31