Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pozten gaitu Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eta egindako lana gauzatzea
Hondarribiko EAJ-PNV pozik agertu da Presa Ieko etxebizitza publikoak eraikitzeko lanak laster hasiko direlako.Hainbat urtez Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza eta lanaren ondoren, albistea iritsi da, eta poztu egiten gaitu urteetan hiri mailan egindako lanak emaitza hori ekartzea eta babes ofizialeko etxeak errealitate izatea. Alokairu-erregimeneko 66 etxebizitza publiko eraikitzeko proiektuak beste horrenbeste familiari erraztuko dieetxebizitza eskuratzea, eta hori albiste ona da beti.
Udalaren eta Visesaren (Eusko Jaurlaritzaren mendeko etxebizitza publikoak sustatzeko sozietate publikoa) arteko lankidetza-hitzarmena 2021eko abenduan onartu zen. Hitzarmenak, 66 etxebizitza trastelekua eta garaje-plazarekin eraikitzeaz gain, lur gaineko aparkalekuan 55 plaza eta 260 metroko merkataritza-lokal bat eraikitzea aurreikusten du. Udalak, gainera, lehentasuna izango du lokala eskuratzeko orduan.
Badakigu etxebizitza eskuratzea dela hondarribitarren kezkarik handienetako bat. Berri ona da, baina uste dugu etxebizitzaren arloan erritmo biziagoan egin behar dela aurrera. Horretarako, aspalditik esan dugun bezala, beharrezkoa da HAPOa behin betiko onartzea. Tresna hori gabe Udalak ezin izango dio herritarren eskaerari erantzun.
Badakigu egungo udal-gobernuak lehentasuna ematen diola maiatzean hasierako onespena jaso zuen dokumentuaren ikuspegia aldatzeari. Ziur gaude ideia onak izango dituztela eta Planari egindako ekarpen interesgarriak egon daitezkeela. Baina Gobernuak onartu beharko du bide horretatik jotzea erabakitzen badu, hondarribitarrek hainbeste eskatzen dituzten etxebizitzen eraikuntza eta sustapena atzeratu eta geldiarazi egingo dela, sustapen publiko zein pribatuetakoak.
Gure jarrera argia izan zen duela hilabete batzuk, eta, besteak beste, Muliaten, Karmeldarrak eta Tudelenean sustapenpubliko berriak martxan jartzea ahalbidetuko zuen HAPOan aurrera egiteko lana egin genuen. Herritarren beharrei irtenbideak eskaintzeko aukerarik onena dela pentsatzen jarraitzen dugu.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31