Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk ontzat jotzen du osoko zuzenketa eza 2024ko Foru Aurrekontuetan
EAJ-PNVko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak berretsi du jeltzaleen jarrera ireki eta zintzoa izan dela negoziaketetanMaria Eugenia Arrizabalagak, Batzar Nagusietako EAJ-PNVren bozeramaileak, begi onez hartu du 2024ko Foru Aurrekontuetan oposizioak osotasunezko zuzenketarik ez aurkeztu izana eta, aldi berean, azpimarratu du beharrezkoa dela taldeek jarrera eraikitzailea izatea orain hasiko den aldi honetan.
Iragarpenak negoziazio-txanda berrian adostasunak bilatzeko bidea errazten duela aitortu du bozeramaileak. "Urrats esanguratsu eta positibotzat jotzen dugu oposizioko taldeek osoko zuzenketarik aurkeztu ez izana". Hala ere, EH Bilduk argitara emandako oharraren aurrean, ‘Gipuzkoako herritarren aldeko konpromiso zintzoari erantzutea espero dut, eta ez dela izango hauteskunde-kalkulu taktikoren bat” gehitu du.
Arrizabalagak berretsi du EAJk negoziazioaren eta akordioen aldeko jarrera irekia eta zintzoa duela legealdi hasieratik, indar politikoen artean adostasunak bilatzearen garrantzia azpimarratuz. "Legealdiaren hasieran adierazi genuen EAJ-PNVren batzarkide-taldeak, Foru Gobernuaz gain, negoziazioarekiko eta akordioekiko jarrera zintzoa erakutsiko zuela ibilbide berrian. Izan ere, Ganberaren gaur egungo osaketak ezinbestekoa egiten du alderdi ezberdinen arteko adostasunak bilatzea".
EAJ-PNVko batzarkide-taldeak, helburua akordioa lortzea izanik, negoziazio egun erabakigarriak aurreikusten ditu eta, ikuspuntu ezberdinak errespetatuz, EAJ-PNVk herritarrei emandako hitzari eutsiko dio.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31