Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJ-PNVk ezetza eman die udaleko 2024ko aurrekontuei EH Bilduren transparentzia ezagatik
Gardentasun falta izan da arrazoia: “aurtengo aurrekontuetan 1.000.000€ zorpetuko da udala eta ez dakigu zehazki zor hori zertarako erabiliko den, proiektua eskatu dugu behin eta berriz.Aurreko astearteko udal batzarrean, 2024ko aurrekontuak izan ziren hizpide eta Getariako EAJ-PNVko 5 zinegotziek ezezko botoa eman zioten, gardentasun eza eta informazio falta egotziz EH Bilduren gobernuari.
Iosu Mugica bozeramalearen hitzetan “ “Larria iruditzen zaigu aurtengo aurrekontuetan 1.000.000€ zorpetuko dela udala eta ez dakigula ezer Kiroldegiko estalpeari buruz, zirriborro, aurreproiektu edo proiektua eskatu dugu behin eta berriz eta ez digute ezer bidali. Aldi berean, gaztetxea lekualdatzearen eta entsegu lekuaren inguruko proiektua behin eta berriz eskatu dugu eta ez digute bidali. Modu honetan lankidetza zentzudun bat egitea ezinezkoa da, horretarako oinarrizkoa baita bi alderdiek negoziatzeko informazio berdina izatea. Jarrera hauek ordea, oposizioaren lana oztopatzeaz gain, proiektu komun bat bideratzea ezinezko egiten du.”.
EAJ-PNVrentzat lekuz kanpo daude udal batzarren EH Bildutik esandakoak. Bozeramailearen hitzetan “proiektuak ez bidaltze erabaki genuen, eguneratu gabe zeudelako” zinegotzi bezala informazio izateko dugun eskubidea kenduz. Baita ere, alkateak esandakoa “Euskal Herria osoan eta Getariako historian lehen aldia da aurrekontuei proposamenik ez zaiela egin” hau horrela ez denean, eta adibideak ugari daude bere alderditik hasita (EH Bildu).
Bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du ““EAJ-PNVek ia herriaren erdia ordezkatzen du eta 5 zinegotzi dauzka, baina askotan edozein herritarrek informazio gehiago du, edo zuzenean guk ez dugun informazioa izaten du”.
Horregatik, EAJ-PNVek merezi duen errespetu demokratikoa eskatzen du eta ezezkoa bozkatu zuen.
Beste lehentasun batzuk ditu EAJ-PNVren proiektuak
Jeltzaleek adiera dutenez, 2024ko aurrekontuek ez dute beraien proiektu politikoa islatzen eta horrela ezin dute bere egin. Hau esanda, beren lehentasunak hurrengoak dira:
1. Eskolako fatxada berritzearen obrarekin hasi eta jangelako egokitzapen akustikoak egitea.
2. Gaztetapeko Surf lokala handitzea.
3. Santapeko pasealekuko (Elkano monumentutik Malkorbe aldapako hasierara) segurtasuna bermatzea.
4. Irisgarritasuna bermatu Malkorbetik - Bista Onara, igogailu baten bitartez.
5. Aldamar parkearen egokitzea, bulegoek dituzten ur filtrazio eta kondentsazioak konpontzea eta parkean komun autogarbigarria jartzea.
6. Caritas udalaren diru laguntzen plan estrategikoan sartzea.
7. Etorkizuneko Musikaren Etxea zehazteko prozesu bati ekitea.
Ezinezkoa da EAJ-PNVrentzat, Getariako herritarrekin hartutako konpromiso eta proiektuak exekutatzea udal gobernuak eginiko proposamenarekin. Horrez gain, EH Bilduk prentsa bidez publiko egin zuen EAJrekin adostasuna lortzea zuela helburu baina ekintzek erakutsi duten bezala, hitz hutsak besterik ez dira izan, horrela ezintzezkoa baita.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31