Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/11/29

EAJ-PNVk salatu du EHBilduk eduki alderdikoiak partekatzen dituela kontu instituzionaletan

Arnaldo Otegiren mezu politikoa zabaldu dute astearte honetan Bastero Kulturguneko sare sozialetan
EAJ-PNVk salatu du EHBilduk eduki alderdikoiak partekatzen dituela kontu instituzionaletan

EAJ-PNVk Andoaingo Udalaren kontu instituzionalen erabilera okerra, alderdikoia eta baldarra salatu du. Hain zuzen ere, asteartetik arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Arnaldo Otegiren mezu politiko bat partekatu da Bastero Kulturguneko sare sozialetan (Facebook), etorkizunaren inguruan bere militantziari zuzendua.

Jeltzaleak "gertakariaren larritasunagatik kezkatuta" agertu dira, EHBilduko gobernu taldeak emango dituen azalpenei aurrea hartuta; izan ere, "ziur gaude sare sozialak kudeatzen dituen pertsonaren akats soil gisa justifikatuko dutela".

EAJk erakundeen profilak kontu gutxirekin lantzen ari direla deitoratu du, eta herritarrentzako funtsezko komunikazio-bideak direla gogorarazi du. Urrutira joan gabe, duela gutxi Basteroren 20 urteak ospatu diren arren, inork ez du bere twitterreko kontuan mezurik argitaratu, ekainetik eguneratu gabe jarraitzen du. Aitzitik, ez da arazorik izan Arnaldo Otegiren mezua Facebooken partekatzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube