Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/11/28

EAJk, 600.000 eurotik gorako zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio Aurrekontu Proiektuari

Elixabete Murua “EAJ-PNV Errenteriak aurrekontu-proiektuari egindako zuzenketek apustu garbia egiten dute gizarte-politikak indartzeko, gure herritarren zerbitzura dagoen hirigintza bultzatzeko, tokiko merkataritza, euskara, mugikortasuna, gure udalerriko segurtasuna eta gazteria sustatzeko”.
EAJk, 600.000 eurotik gorako zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio Aurrekontu Proiektuari

“EAJ-PNVren Errenteria  taldeak 2024 Aurrekontu Proiektuari zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio, helburu argi batekin: proiektu horren alderdi ahulenak zuzentzea, eta udal baliabideak errenteriarren eguneroko jarduna hobetuko duten proiektuetara bideratuz” esan du Elixabete Muruak, Errenteriako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak. “Hainbat arlotan, hala nola gizarte-politiketan, hirigintza inklusiboan, saltoki txikia suspertzean, mugikortasunean, segurtasunean eta berdintasunean, euskaran edo gazterian, aurrekontu-proiektua  hobetzeko zuzenketak” gaineratu du.”Ildo honetan, 2024ko Aurrekontu Proiektua lantzeko orduan izan ditugun zailtasunak publikoki salatu nahi ditugu. Izan ere, aurrekontu proiektuan, Agintaldi Plana aipatzen da, behin eta berriz, behar adinako aurrerapenaz jaso ez dugun plana, alegia. Horrek, asko zaildu du aurrekontu-proiektuaren partida bakoitzaren azterketa zehatza egitea”, adierazi dute jeltzaleek.

Testuinguru horretan kokatzen da gaur aurkezten dugun proposamena, 600.000 euro baino gehiagoko zenbatekoarekin, gobernu taldeak bere gain hartzeko moduko proposamena, honako alderdi hauek azpimarratuz:

Hirigintza inklusiboa:

     •Edukiontzi inklusiboak jartzea. 200.000 €.

     •Auzoz auzo diagnostikoa. 50.000 €.

Berdintasuna: Errenteriako puntu beltzak eguneratu eta esku hartzea. 50.000 €.

Gizarte zerbitzuak:

     • Euskadi Lagunkoia. 40.000 €

     • Erretiratuen klubendako diru-laguntzaren kontusaila handitzea. 90.000 €-raino.

     • Osasunaren sustapena eta adikzioen prebentzio plana egitea. 20.000 € .

Garapen ekonomikoa: Online salmentarako plataforma garatzea Errenteriako dendentzat. 60.000 €.

Kultura: Landarbasoko diru-laguntza 20.000 euroraino handitzea.

Trafikoa eta segurtasuna: Asfaltatze partida 40.500 €gehitzea.

Gazteria: Gazteen emantzipaziorako udal  baliabideen ebaluazioa. 35.000 €.  

Euskara: Euskaltegia on line. 50.000 €.

Jasangarritasuna eta mugikortasuna: Bizikleta elektrikoak alokatzeko sistema. 90.000 €.

“EAJ-PNV Errenteriak Aurrekontuen Proiektuari aurkeztutako zuzenketek apustu sendoa egiten dute gizarte-politikak sendotzearen alde, herritarren zerbitzura dagoen hirigintzaren alde, gure tokiko merkataritza, euskara, mugikortasuna, udalerriko segurtasuna eta gazteria bultzatu eta sustatzearen alde ". "Ildo honetan, gure taldetik dei egiten diogu gobernu-taldeari, aurkeztu ditugun zuzenketak eta ekarpenak txerta ditzala aurrekontuetan. Gure ustez aurrekontu-proiektuaren alderdirik ahulenak zuzentzen dituztelako eta udal-baliabideak lehentasunezkoak diren arloetara bideratzen dituztelako" amaitu du Elixabete Muruak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube