Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/11/21

EAJ-PNVk hiru negoziazio ardatz ezarri ditu 2024ko aurrekontuetarako

Talde jeltzaleak proposatutako ardatzek, gaur egun Udal Gobernuaren Aurrekontu proposamenak jasotzen ez dituen, eta herritarrentzat funtsezkoak diren gaiak jorratzen dituzte
EAJ-PNVk hiru negoziazio ardatz ezarri ditu 2024ko aurrekontuetarako

Joan den astelehenean, azaroaren 13an, 2024ko aurrekontuetarako udal gobernuaren proposamena aurkeztu zitzaigun. Behin hau aztertu ondoren, gabezia nabarmenak dituen proposamena dela iruditu zaigu. Irunek behar bezala aurrera egitea nahi dugu, eta, horretarako, Aurrekontu proiektuak, bai hiriak urteetan zehar izan dituen beharrei erantzuteko, bai gaur egungoei eta etorkizunekoei erantzuteko neurriak edo ekimenak barne izan behar ditu. Hori horrela izanik, eta aurrera egiteko eta hobetzeko bide horretan, EAJ-PNVtik gobernuarekin aurrekontuen inguruko negoziaketa mantentzen dugunean, ezarriko ditugun hiru ardatz nagusiak zein izango diren jakitera eman nahi dugu.

Gure taldetik argi daukagu zein den Irunerako nahi dugun hiri eredua. Aipatu ditugun hiru ardatz horiek Irungo herritarrekin, hiriko eragileekin eta adituekin batera landutako hiri proiektu baten parte dira, eta, gainera, gure hauteskunde programan jasota daude. Horregatik, gure planteamendua azaldu eta publiko egin nahi dugu, irundarrenganako gardentasun ariketa gisa.

Irun hobetzeko ezinbestekoak diren 3 ardatz

1.     SEGURTASUNA. Udaltzaingoko agenteen kopurua handitzea. Horretarako, polizia plantillaren urte anitzeko plan bat eskatzen dugu. Plan horretan, biztanle bakoitzeko polizia ratioa areagotu beharko da, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko eta era berean, langile berrien inkorporazioa egutegiratu beharko da.

EAJ-PNVtik uste dugu, Irunen gutxieneko bizi kalitatea bermatzeko, elkarbizitza eta segurtasuna oinarrizko eskubideak direla eta baita ezinbesteko baldintza ere. Baina era berean, jakin badakigu segurtasuna eta bizikidetza ez direla soilik poliziaren ardura, uste dugu, gainera, Irunen benetako zeharkako politikak behar ditugula, egoerei heldu eta zerbitzu publiko desberdinen jarduketa integrala antolatzeko.

2.     KIROL INSTALAZIOAK ETA OSASUNA. Irun une erabakigarrian dago kirol-instalazioei dagokienez. EAJ-PNVtik uste dugu ezinbestekoa dela bai goi mailako kirolari bai oinarrizko kirolari erantzun bat eman ahal izatea. Horregatik, Udal Gobernuari eskatzen diogu Kirol Instalazioen Plan bat aurkez dezala hurrengo Aurrekontuen Osoko Bilkura baino lehen, abenduaren 22rako aurreikusita baitago. Planak barne hartu beharko ditu gobernuak datozen urteetarako aurreikusten dituen kirol-instalazio nagusiak, gauzatze-epeekin eta instalazio bakoitzaren aurrekontuarekin.

3.     APARKALEKUAK. Irunerako lurpeko aparkalekuen plan bat eskatzen dugu, gutxienez Eguzkitzako bigarren hezkuntzako ikastetxeko patioaren azpiko lurpeko aparkalekua eta Juncal plazatxoaren azpiko bigarren aparkaleku bat barne hartuko dituena. Gainera, Udal Gobernuak konpromiso sendoa hartu behar du ADIFekin negoziatzeko, geltoki intermodal berrian lurpean aparkaleku bat eraiki dezan, eta aurreikusita dituzten plaza kopurua nabarmen handituz. Honek, gainera, San Migel auzoko aparkaleku arazoa konpontzen laguntzeko balioko du.

Egiazta daitekeenez, hiru ardatz hauek hiri eredu handinahiagoa jasotzen dute, irundarren bizi kalitatea hobetzearen alde egiten duena. Gaur egun, Udal Gobernuaren Aurrekontu proposamenak jasotzen ez dituen eta EAJ-PNVrentzat funtsezkoak diren gaiak jorratzen dituztenak.

Azkenik, azpimarratu nahi genuke EAJ-PNVtik Irun seguruago, inklusiboago, adeitsuago, jasangarriago eta berdeago baten alde lanean jarraituko dugula. Etorkizunari ilusioz begiratzen diogu beti, eta benetako jarrera erakutsi nahi dugu desberdinekin adosteko, bai gobernuarekin, baita oposizioko taldeekin ere. Gure ardura da irundarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube