Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk tokiko ekonomiaren sustapenean anbiziotsuak izateko eskatu dio EH BILDUri
Jeltzaleek aldarrikatu dutenez, "orain aurkeztu den tokiko ekonomiari zuzendutako zerbitzuen eta laguntzen katalogoa aurreko agintaldian sustatu zen"EAJ-PNV pozik agertu da EH Bilduren egungo Gobernu taldeak bere egin dituelako tokiko ekonomiari zuzendutako zerbitzuak eta laguntza-plana. Jeltzaleek adierazi dutenez, "Andoaingo enpresentzat diseinatu ziren laguntzak dira, batez ere pyme eta mikro-pymeentzat; tokiko merkataritza eta ostalaritzarentzat". Gogorarazi dute garai hartan Mari Jose Izagirrek zuzendutako sustapen ekonomikoko sailak lehentasuna eman ziola trantsizio digitala eta energetikoa azkartzeari, langabeen kontratazioa sustatzeari eta lokalen berrerabilera aktibatzeari, irisgarritasun- edo modernizazio-gabeziak gaindituz.
Politika horiek 2023ko udal aurrekontuetan jaso ziren, 2022ko abenduaren 22ko osoko bilkuran onartu zirenak, eta EH Bilduren oposizioa eta kontrako botoa izan zutenak. Ezin izan ziren aktibatu maiatzeko udal hauteskundeak baino lehen, aldez aurretik ordenantza bat onartu beharra zegoelako, eta hauteskunde-garaian geundelako. Hori uztaileko lehen osoko bilkuran ebatzi zen, eta, horrela, diseinatutako mekanismoak aktibatu ahal izan dira. Orain, gobernu-talde berriak "bere" egin ditu mekanismo eta programa horiek, "BIZITZEKO ANDOAIN" markaren aterkipean.
Jeltzaleek berretsi egin dute "populismoetatik aldendutako politika lasaia" sustatzeko konpromisoa, baina salatu dute EH Bildu, hilabete gutxi batzuetan, aurreko agintaldiko jarduna "makala, pobrea eta udalerriaren erronketatik urrun" dagoela salatzetik, besteek egindako bere egitera igaro dela, eurek aurkako botoa eman zuten partida ekonomiko batzuen ontasunak salduz.
Amaitzeko, EAJ-PNVk tokiko ekonomiaren sustapenean anbiziotsua izateko eskatu dio EH BILDUri, "ehun produktiboaren behar berriak identifikatuz, Udala eragile laguntzailea izan dadin, etorkizuneko erronkei berme gehiagorekin aurre egiten laguntzeko". Jeltzaleentzat "eraldaketa digitala, ingurumenekoa, sozio-sanitarioa eta formazioari dagokiona" lehen mailako erronkak dira.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31