Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hondarribiko Campus Teknologikoari buruzko galderak eta kontraesanak
Alkatearen agenda publikoari esker jakin dugu aste honetan Parke Teknologikoen arduradunekin bildu dela udaletxean. Ez dakigu bileraren edukia zein izan zen, ezta bertatik ateratako ondorioak ere.Ez dakigu, halaber, zein den Abotsanitzen gobernu-taldeak Campus Teknologikoari buruz duen egungo jarrera. Horrekin lotutako azken adierazpen publikoetan esan zutenez, "beti egon dira Zubietako Miramongo Parke Teknologikoa hedatzearen alde, baina eskualde-ikuspegiarekin, Irunekin batera". Zer esan nahi du honek? Nola gauzatzen da?
Azken asteetan, Donostiak Miramongo Parke Teknologikoaren hedapena Ilunbera lotzeko aukera aztertuko duela jakin ahal izan dugu hedabideen bidez. Badakigu, halaber, Miramonek handitu egin behar duela eta kokapen berriak bilatu espazio-eskariaren aurrean. Eta Euskadiko Parke Teknologikoen zuzendari nagusi Itziar Epalzari entzun diogu, esanez Hondarribiko Campusaren aldeko apustuak zutik dirauela.
Baina egoera horren aurrean, Abotsanitzeko gobernu-taldeak HAPOri buruz helarazten dituen mezuek kezkatzen gaituzte. Plana onartzea funtsezkoa da Campus Teknologikoaren proiektuarekin aurrera egiteko. Tartean dauden erakunde guztiek baieztatu dute unea dela. Baina Hondarribiko egungo gobernuak HAPOa onartzeko prozesuan aurrera egiteko dituen zalantzak eta berriki egindako adierazpenak direla eta, “patxaraz” egingo dela, Hondarribiarentzat aukera historikoa gal daiteke. Garaiz iristen ez bagara, beste udalerri batzuk ere egon daitezke zabalkuntza hori hartzeko interesa dutenak. Horregatik, garrantzitsua da HAPOren izapidetzea ez moteltzea. Planaren hasierako onarpena errealitate bat da, eta behin- behineko onarpenari ekin behar zaio, Hondarribiari etxebizitza pribatuak eta publikoak, ekipamendu berriak eta Campus Teknologiko honen etorkizunari ihes egiten ez uzteko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31