Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/11/10

EAJ-PNVk argi du Irungo segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako gaiak direla

Talde jeltzalea pozik agertu da Bizikidetza eta Segurtasunerako Itunaren berritzea martxan jarri delako

Irunek lehenbailehen ezarri behar ditu 2023-2027 Bizikidetzarako eta Segurtasunerako Plan Estrategikoaren oinarriak, herritarren parte-hartzearekin kontatuz
EAJ-PNVk argi du Irungo segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako gaiak direla

EAJ-PNVtik pozten gara, duela bi hilabete egin genuen eskaera eta gero, udal gobernuak Irungo Bizikidetza eta Segurtasunerako Itunaren berrikuntza berriro martxan jarri duelako. Horretarako, Ituna jasotzen duen dokumentu berri bat helarazi zaigu, azter dezagun, balora dezagun eta akordio batera irits gaitezen. Gure taldetik, Itun honek udal talde guztien babesa izatea espero dugu, aurreko agintaldian gertatu zen bezala.

Era berean, aurrerapausoak emateko eta ez geldirik geratzeko asmoz, eta Udaltzaingoaren eta Segurtasunaren ordezkariak komunikabideetan egin zituen adierazpenak aprobetxatuz, irailaren 29ko osoko bilkuran Itunean bertan jasotzen den Talka Planari buruzko galdera egin genuen; Ituna sinatu eta hurrengo urtean, 2023ko iraila bitartean, garatu behar zen planaren ingurukoa. Ordezkariak honi, Talka Planaren proposamen osoa izan bezain laster, Itunaren Batzorde Iraunkorra deituko zuela eta talde politiko guztiei honen berri emango zigula erantzun zigun.

Tamalez, 14 hilabete esperoan egon ondoren, bitarte guzti honetan ez da Batzorde Iraunkorrik deitu. Hori dela eta, EAJ-PNVtik formalki eskatu diogu alkateari, gutxienez, Batzorde honen lehenengo bilera deitzeko konpromisoa bete dezala. Horrela, denak bat, urrats erabakigarriak ematen hasi gaitezen, Irun hiri seguruagoa izaten lagunduz eta honetarako neurriak adostuz.

Horregatik eta amaitzeko, EAJ-PNVtik uste dugu, gure hiriko segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako kontua izanik, beharrezkoa dela Itunaren eta haren ekintzen garapenean lanean hastea, denak batera, Irunen onerako. Ondorioz, gure ustez, Ituna berri honek, aurreko Itunean jasotzen ziren eskakizun berdinak jaso beharko lituzke. Halaber, Irunek lehenbailehen ezarri behar ditu 2023-2027 aldirako Bizikidetza eta Segurtasun Plan Estrategikoaren oinarriak, Talka Plana, herritarrak eta gure hiriko segurtasunarekin zerikusia duten agenteen parte hartzea kontuan hartuta.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube