Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk memoria aldarrikatzen du elkarbizitza justu, baketsu eta inklusiboa sendotzeko
Azken urteotan, Andoaingo alderdi politiko guztiek hainbat adierazpen instituzional adostu ditugu memoriaren egunerako. Aurten ez da horrela izango, udal gobernuak ez duelako ekimenik izan testu bateratu bat sustatzeko. EAJ-PNVrentzat memoriaren-eguna data garrantzitsua da egutegian, eta Udalaren isiltasuna benetan sentitzen dugu.Atzean utzi dugu terrorismoaren, indarkeriaren eta zatiketaren iragana. Bizikidetza justu, baketsu eta inklusiboa sendotzeko borondate partekatua berresteko unea da; eragindako kaltearen eta minaren bidegabekeria larriaren memorian, giza eskubideen eta aniztasun politikoaren errespetuan eta berriz ez gertatzeko bermean oinarrituko dena. Bizikidetza eta giza eskubideak sustatuko dituen agenda bikoitza aurrera eraman behar dugu.
Horregatik, eta Andoaingo Udalean ordezkatuta dauden alderdi politikoen adierazpen instituzional bateraturik ez dagoenez, EAJ-PNVk honako hau nahi du:
► Biktimei dagozkien egia, justizia, memoria, erreparazio eta elkartasun eskubideekiko konpromisoa berrestea. ETAk, GALek eta beste talde batzuek eragindakoei eta gerra zikinaren eta polizia-gehiegikerien biktimei. Hori guztia, parekatzerik eta bazterketarik gabe, eta edozein terrorismo edo indarkeria mota justifikatzeko edo kontextualizatzeko edozein saiakera baztertuz.
► Gazteek Andoaingo historia ezagutu eta horri buruz hausnartzeko ekimenak garatzea, eta memoria kritikoa sustatzea. Funtsezkoa da iraganean gertatutako edozein terrorismo edo indarkeria mota legitimatu, konpentsatu edo minimizatzeari uko egitea, eta orainaldian edo etorkizunean berriz errepikatzearen aurka agertzea ere.
► Gertakariak argitzeko eta biktima guztien egiarako eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren ekimen guztiak sustatzea. Ikerketa berriak eskatzea, argitu gabeko kasuak berriro irekitzea eta sekretu ofizialei buruzko legeria aldatzea.
► Andoaindarren protagonismoa berreskuratzea, bizikidetza-eredu berriaren oinarriak zehazteko. Bizikidetza-mahaiak fase bat bete du eta neke-sintomak erakusten ari da. Zaila gertatzen ari da politika-esparrutik hainbat planteamenduri heltzea, alderdi bakoitzaren jarrerak ez baitira oso malguak. Gizartea, aldiz, autokritika eta errekonozimendu ariketa bat eginda dago, askoz ere modu natural eta arinagoan.
► Memoriaren Eguna elkarrekin ospatzea sustatzea. Aurten gertatu dena ezin da berriro errepikatu. Orain arte ezinezkoa izan da lotura puntu amankomun bat bilatzea. Hainbat sentsibilitate bateratzeko aukera emango duen kokaleku eta programa bateratu bat adosteko lan egingo dugu.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31