Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/11/07

Eneko Goia: “Loiolako Kuartelen eskualdatzeak helburu historiko bat lortzeko prozesu luzeari amaiera ematen dio”

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak onartu du Loiolako Kuartelen lursailaren jabegoa Donostiako Udalari eskualdatzea
Eneko Goia

Donostiako alkate Eneko Goia pozik agertu da, behin Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Donostiako Udalari Loiolako Kuartelen lursailen eskualdaketa onartuta.

Goiak esan du, albiste ezinhobea dela, eta helburu historiko bat lortzeko prozesu luze baten amaiera dela, hain zuzen ere, etorkizuneko hiria garatzen jarraitzea ahalbidetuko duen prozesua luzearen amaiera. Horren harian, honakoa gaineratu du: “Udal korporazio askok lan egin dute helburu hau lortzeko, eta benetan pozgarria da ikustea prozesu luze hau ondo amaitu dela eta etorkizuneko hiria diseinatzeko ateak irekitzen zaizkigula”.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, orain hiriaren parte izango den eremu hori diseinatzeari ekin beharko dutela, eta segidakoa nabarmendu du: “Diseinu horrek ikuspegi zabala izango du, izan ere, hiriak izango duen eremu garrantzitsua izango delako. Eremu horren esker hiriak Urumea eta Intxaurrondo arteko ardatz berria izango du, eta horrek aukera handiak emango dizkigu, bai etxebizitza berriak egiteko, baita hiri-ekipamendu berriak egiteko ere”.

Epeak

Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak lortuta akordioak ezartzen du, militarrak lau urteko epea dutela eremua uzteko, eta ondoren Udalak sartu ahal izango duela eremua birsortzera.

Eneko Goiak adierazi du, oraindik ez dagoela eremuaren plangintza onartuta: “Lehen marrazkiak egin dira, eta plan orokorraren aurrerapena egiteko prozesuan eremua sartuko da. Bi erakundeok adostatuko epean eremuaren aldaketa egiteko lanean jarraituko dugu, eremura sartu ahal izaten dugunean lehenbailehen lanak hasi ahal izateko”.

Donostiako Udalak 73 milioi euro ordainduko ditu lursail horiek erosteko, eta hasiera batean, aurreikusita dago, 1500-1700 etxebizitza berri eraikitzea, baita ekipamendu berriak ere eremu berdeak egitea ere.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube