Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/10/31

Abotsanitzeko gobernu-taldeari eskatzen diogu ez dezala eten gizarte-zerbitzuen eta prebentzio komunitarioaren bulegoak Muliatera eramateko prozesua

Obraren lizitazioa datozen asteetan lehiaketara ateratzen ez bada, lanak abian jartzeko epea hilabeteak atzeratuko da.
Abotsanitzeko gobernu-taldeari eskatzen diogu ez dezala eten gizarte-zerbitzuen eta prebentzio komunitarioaren bulegoak Muliatera eramateko prozesua

Martxoan EAJren gobernu taldeak aurrekontuaren aldaketa bat egin zuen, gobernu berriak, hauteskundeen ondoren edonor egonda ere, herritarrentzat garrantzitsuak diren proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

Onartu ziren proposamen ugarien artean, Muliaten Gizarte Zerbitzuen eta Prebentzio Komunitarioaren Departamenturako gune berria sortzera bideratutako partida nabarmendu nahi dugu. Duela hilabete batzuk ia amaitutako obra-proiektuarekin, egungo gobernu-taldeak ez dio lehentasunik eman proiektu hori aurrera eramateari, eta kontratazioa datozen asteetan martxan jartzen ez badu, ezingo da hurrengo hilabeteetan aurrera eraman.

Bulegoak Muliatera lekualdatzea beharrezkoa da erabiltzaileei leku irisgarri bat eskaini ahal izateko, Pampinot kaleko egungo bulegoetan baino arreta hobea jasotzeko gune bat. Gaur egungo bulegoetako lan-eremua txikia gelditu da sailak eta zerbitzuaren erabiltzaileek behar dituzten beharretarako.

Prebentzio Komunitarioko bulegoei dagokienez, premiazkoa da instalazio berri batzuetara lekualdatzea ere. Gaur egungo bulegoaren baldintzak ez dira egokienak zerbitzua eskaintzeko, eta lehenbailehen lekualdatzea komeni da.

Obra-proiektua modu partekatuan landu zen, eta gizarte-zerbitzuetako sailean zein prebentzio komunitarioko zerbitzuan lan egiten duten pertsonek parte hartu zuten prozesuan. Zerbitzu bakoitzak bere iritzia eta ikuspegia eman du espazio berriak izan beharko lukeenari buruz, herritarrei eta zerbitzuen erabiltzaileei arreta ematearen ikuspegitik. Eta ekarpen horietatik, zerbitzu teknikoetatik eta hirigintzatik egindako hobekuntza-proposamenekin eta oniritziarekin, proiektua adostuta zegoen Udalak enkargatutako lana egiten duen enpresarekin.

Askotan entzun dugu Abotsanitz zainketen eta herritarren arretaren garrantziaz, batez ere egoera zaurgarrian daudenetaz. Bada, bulegoaren lekualdaketari lehentasuna aukera izan dute oraingo honetan  eta ez dute egin, dirudienez, proiektuaren arrazoi estetikoengatik. Kapritxo politiko batek ezin du gizarte-ekintza bat geldiarazi.

Gobernu-taldeari eskatzen diogu ez dezala gelditu obra hau martxan jartzeko prozesua, herritarrei arreta hobea emango dien gune bat eskaini ahal izateko. Aurrera ez egiteko arrazoiak ezin dira onartu, eta oso zailak dira ulertzen eta justifikatzen. Are gehiago, Udaleko sailen eta zerbitzuen arteko partaidetza- eta lankidetza-prozesu baten emaitza izan bada. Gai honek are gehiago kezkatzen gaitu 2024rako aurrekontuaren hasierako proposamenean hain beharrezkoa den obra hau abian jartzeko diru-kopururik ikusi ez dugunean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube