Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/10/23

EAJ-PNVk zaborren tasa % 8 igotzeari ezetz bozkatuko dio

Eli Murua: “Gure helburua argia da: inflazioak eragindako egoera ekonomiko delikatua ahal den neurrian arintzeko beharrezkoak diren udal-tasak malgutzeko beharrezkoak eraginkorrak izan daitezken hobaria aplikatzea. Gure proposamenak egoera errealera egokitu behar ditugu”
EAJ-PNVk zaborren tasa % 8 igotzeari ezetz bozkatuko dio

“Inflazioak markatutako egoeran, Errenteriak inoiz baino gehiago behar du, gure herritarrei, gure saltoki txikiei, gure ostalaritzari eta gure industria-sareari laguntzeko udal diru-bilketako politika erginkor bat”, adierazi du  Elixabete Muruak EAJ-PNV bozeramaile Errenteriako Udalean. Gure helburua argia da jarraitu du udal tasak malgutzeko neurri guztiak aplikatzea, ahal den neurrian inflazioak eragindako egoera ekonomiko delikatua arintzeko eta errenteriar guztiontzat gehiegizko ahalegina ekarriko luketen tasen igoerak ez planteatzeko. Gure proposamenak egoera errealera egokitu behar ditugu.

Testuinguru horretan kokatzen da gaur aurkezten dugun proposamena, eta bertan jasotako honako alderdi hauek nabarmendu nahi ditugu:

EAJ udal taldearen proposamenak, batetik, familia ugariei zuzendutako hobariak jasotzen ditu. Denok gara jakitun, egungo jaiotze tasa azken hamarkadetako txikiena dela, hau kontuan izan da, hobarien bitartez, nolabait familiak hauek lagundu nahi ditugu eta erraztasunak eman zerga eta tasak ordaintzerako orduan. Familia ugariei zuzendutako hobariak proposatzen ditugu, batetik Ondasun higiezinen gaineko zergan eta Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan.

Ondasun higiezinen gaineko zergari dagokionez, udal gobernuak etxebizitza hutsei %150ko errekargua aplikatzea proposatzen du. Gure taldearen aburuz, etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko, politika publiko positiboak planteatu behar lirateke.  Lehenik eta behin, zergatik dauden hutsak aztertu beharko litzateke, eta ondoren beharrezkoak diren baliabideak jarri beharko dira abian hauek merkatura atera daitezen. Horregatik, errekargua bertan behera uztea proposatzen dugu.

Gobernu taldeak hondakinen bilketa eta ezabaketa zerbitzuaren tasa, % 8 igotzea proposatzen du. EAJ-PNV udal taldeak argi eta garbi dio, ezetz bozkatuko dugula %8ko igoerari. Zerbitzu publikoengatik herritarrek tasak ordaindu behar ditugu, politika publikoak garatzeko, baina momentu honetan %8a igotzea ez zaigu bidezkoa iruditzen. Horregatik, bosgarren edukiontziaren bidez biohondakina gaika biltzeko udal programan modu aktiboan parte hartzen duten etxebizitzak %35ko hobaria edukitzea proposatzen dugu. Azken urtean, hondakinen gaikako bilketaren tasak behera egin dugu, eta EAJ-PNV udal taldeari kezkatzen dion gai bat da. Hau horrela izan da, gaikako bilketa egiten duten herritarrak saritu nahi ditugu, eta neurri positibo izan daiteke herritarren gaikako bilketa areagotzeko.

EAJ udal taldeak ezinbestekotzat jotzen du, progresibitatea errealitate bihurtzea, hau da, ahal den neurrian, baliabide gehien dutenek gehiago ordaintzea eta gutxien dutenek gutxiago. Gure proposamenak, bereziki, hurrengo zerga eta tasetan progresibitatea aplikatzea jasotzen du: Ondasun higiezinen gaineko zergan, hondakinen bilketa eta ezabaketa zerbitzuaren tasan eta ur-hornidura eta estolderia zerbitzuko tasan. Azken finean, herritar guztiek ordaindu behar dituzten zerga edo tasak dira, baina errenteriar guztien errealitatea ez berdina, horregatik da garrantzitsua ahal den neurrian errealitate ezberdinetara egokitzea.

“Gaur egungo egoeran, eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu, azkar erreakzionatzeko eta egokitzeko gai izan behar dugu, herritarren guztion ongizatea helburu nagusitzat hartuta. Gure proposamena Errenteriako EAJ-PNVren erantzuna da, inflazioak eragindako egungo egoera delikatuari aurre egiteko” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube