Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV Oñatik hainbat hobekuntza fiskal egitea proposatu du
Jeltzaleek neurri fiskalak proposatu dituzte alokairuaren eskaintza sustatzeko, tokiko saltokiei laguntzeko, etxebizitza eskuratzeko erreztasunak emateko eta herritarren egunerokotasuna hobetzekoProposamen horiek EH Bilduren Udal Gobernuari helarazi zaizkio, eta EAJ prest agertu da EH Bildurekin hitz egiteko eta elkarlanean jarduteko oñatiarren mesedetan.
EAJ-PNVren Oñatiko Udal Taldeak udal tasak eta zergen hainbat hobekuntza gauzatzea proposatu dute.
Amaia Erostarbe bozeramaileak "Oñatirekin duen konpromisoa" adierazi du. “Oñatiko EAJ-PNVren lehentasuna oñatiarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da. Eraginkortasunean, errealismoan eta erantzukizunean oinarritutako gure proposamenak islatzen du funtsezkoa dela Oñatiko bizi-kalitateari eustea eta, aldi berean, udal-finantzak iraunkorrak izatea bermatzen duen oreka mantentzea. Alokairuaren eskaintza sustatu nahi dugu, gure tokiko saltokiei laguntza eman, etxebizitza eskuratzeko erraztasunak eman eta herritarren egunerokotasuna hobetu".
Honakoak dira proposamenak:
Ohikoak ez diren etxebizitzetarako OHZn % 100eko errekargua kentzea. Azken urteetako alokairuko etxebizitzen eskaintzaren eboluzioa ikusita, argi ikusten da errekargu horrek ez duela bete jatorrizko asmoa, eta neurri zigortzaile hutsa dela gaur egun.
Ohikoak ez diren etxebizitzentzat eta alokatuta daudenentzat, OHZn % 50eko hobaria jartzea. Gaur egun, Biziguneren/Alokabideren bidez alokatzen diren etxebizitzek badaukate % 50eko hobaria, baina, kontratu pribatu bidez alokatzen direnek, ez. Alokairu eskaintza sustatzeko, jeltzaleok zera proposatzen dugu: Oñatiko udalerriko etxebizitzen alorairu-kontratu pribatuetan ere, Biziguneren/Alokabideren bidez alokatutako etxebizitzek duten hobari berbera aplikatzea (% 50). Beraz, errekarguaren bidea erabili beharrean, Oñati udalerriko alokairu-eskaintza bultzatuko duen hobaria proposatzen dugu, hain zuzen ere.
22 eta 25 urte bitarteko kiroldegiari lotutako zerga eta tasetarako adin-muga 22tik 25era handitzea. Gehienetan, ez dago alde handirik 22 eta 25 urte bitarteko gazteen egoeretan. Hedapen hori proposatu dugu egungo gizartearen, eta gazteen errealitatea eta bizimodua hobeto islatzeko eta, horrela, 22-25 gazteek ere kiroldegiko instalazio eta jardueretan parte har dezaten tasa baxuagoa ordainduta.
Tokiko merkataritzako negozio berriak eraikitzeko edo birgaitzeko hobaria % 90era igotzea, eta hobari hori abian diren negozioei aplikatzea: tokiko merkataritza bultzatzeko, negozio horiek eraikitzeko edo birgaitzeko hobaria handitzea proposatzen da, eta lehendik dauden negozioei ere aplikatzea. Horrela, beste hobari batzuen mailekin berdintzea lortuko litzateke eta gaur egun hobaririk ez dutenei zabaltzea.
Kaleko txandakako aparkalekuetan aparkatzeko denbora 2 ordura luzatzea: Lurpeko aparkalekuetan plaza finkoa dutenentzat eta landa-eremuan bizi direnentzat hobekuntzak proposatzearekin batera, multzo horietan ez daudenentzako hobekuntza gehitzea proposatu dugu.
Proposamen horiek Udal Gobernuari helarazi zaizkio, eta EAJ prest agertu da EH Bildurekin hitz egiteko eta elkarlanean lan egiteko oñatiarren mesedetan. Oñatiko bizi-kalitatea hobetuko duen zerga-politika ekitatiboa eta eraginkorra sustatzea da helburua.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31