Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk uraren tarifikazio ereduen azterketa egitea proposatu du, honen erabilera arrazionalagoa sustatzeko
Datorren ostiralean, urriaren 20an, Txingudiko Uren Mankomunitatearen Ohiko Batzarra egingo da. Bertan hiri hondakinen kudeaketaren eta ur horniduraren tarifak arautzen dituzten ordenantzak mahai gainean jarri eta onartuko dira.2021az geroztik, uraren horniduraren, saneamenduaren eta uraren ziklo integralari dagokioneko zerbitzuen tarifa izoztu egin zen, hau da, orduz geroztik egun arte oraindik beharrekoa ez da zentimo bakar bat ere igo. Baina, orain, 2024rako, Jose Antonio Santano presidentearen eta Igor Enparan presidenteordearen artean hartutako akordioaren ondorioz, hiritarrek % 7,5 gehiago ordaindu beharko dute.
EAJ-PNVtik badakigu igoera hori ez dela isolatua, eta tasa eta prezio publikoetan proposatutako gainerako igoerei gehitzen zaiola. Eta era berean badakigu, zerbitzuko kostuak igo egin direla eta inbertsio garrantzitsuak ere egin behar direla datozen urteetan, eta inbertsio hauei lehenbailehen ekin behar zaiela. Esaterako; uraren biltegiratzearekin erlazionatutakoak, hornidurarekin, saneamenduarekin eta klima-aldaketaren aurrean beharrezkoak diren azpiegitura berriekin lotutako inbertsioak.
Dena den, ura ondasun urria da eta bere kontsumoak arduratsua izan behar du. Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVtik 2024rako tarifa igoera horren aldeko botoa emango dugu, baldin eta TXINZEReko Zuzendaritzak konpromisoa hartzen badu uraren kontsumoaren tarifak ezartzeko beste eredu batzuk aztertzeko. Horrela, honen erabilera arrazionalagoa sustatuko genuke bailaran. Hori bai, beste konpromisoetako batek beharko luke RGIa edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasoz gero uraren ordainagirian kuotak % 50 murriztuta mantentzea. Etxeetan, jarduera ekonomikoetan eta industrian uraren kontsumoan oinarritutako tarifa-eredu batzuk aztertze da gure proposamena, ondoren TXINZERen Batzarrean baloratu eta aztertu ahal izateko eta epe labur/ertainean tarifa-eredu berri bat ezartzeko aukera eduki dezagun, dagozkion hobariekin. Hau da gure proposamena, larrialdi klimatikoaren aurrean hartu beharreko neurriekin lerrokatzeaz gain, uste dugu haratago begiratu behar dugula eta une oro pentsatu behar dugula herritarrengan eta gure bi hirien etorkizunean.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31