Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Pasquier Recondon aurreikusitakoa baino alternatiba atseginagoa aurkeztu du
Talde jeltzaleak, Udal Gobernuak eta Pasquier-Recondok sinatutako hitzarmena, 200 etxebizitzatik 100era jaistea proposatu duBi urte dira Irungo Udaleko alkateak Pasquier-Recondo enpresarekin hitzarmen bat sinatu zuela, industria instalazioak izatetik etxebizitzak izaterapasatzeko, lurzorua birkalifikatzeko helburuarekin. Gaur egun, hitzarmen honek 200 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du.
Asmo horren aurrean, EAJ-PNVtik Udal Gobernuari eskatu genion, 200 etxebizitza eraikitzea baino, formularen bat bila zezala gure Bidasoa ibaiaren ertzeko espazio pribilegiatu honetan proiektu egokiago bat bideratzeko.
Era berean, EAJ-PNV Udal Taldetik jakin badakigu lursailak balioa duela enpresarentzat, baina, halaber, uste dugu leku pribilegiatu honek, Bidasoaren ertzean, erabilera berdeagoa eta batez ere publikoagoa izan behar duela. Irundarrek inguru honetaz gehiago gozatu ahal izatea merezi dute.
Horregatik guztiagatik, Irungo EAJ-PNVtikproposamen bideragarri, erreal eta atseginagoa landu dugu. Gure asmoa da:
• Etxebizitzak Bidasoa ibaiaren ertzetik ahalik eta gehien urruntzea.
• Ibaiaren ondoan, pertsonen aisialdirako eta gozamenerako, erabilera publikoko espazio libre handi bat erabilgarri uztea.
• Hitzarmenean jasotako etxebizitzen eraikigarritasuna erdira murriztea. Beraz, gehienez ere 100 etxebizitza eraiki ahal izango lirateke, aurreikusitako 200 etxebizitzen ordez.
• Lur azpian 300 garaje plaza eraikitzeko aukera, horietatik 150 publikoak, Udalari esleituak.
• Solarium publiko bat sortzea Azken Portu kiroldegiari lotuta.
• Azken Portuko kiroldegiko igerilekutik sarbide bat jartzea, kanpoan eraikiko den solarium publikora iritsi ahal izateko. Edozein pertsonak, kiroldegiko erabiltzaileak zein ez, libre eta doan erabili ahal izango du solarium publiko hau.
Amaitzeko, eta dagokigun erantzukizunetik, jabetzen gara proposatzen dugun eraikigarritasunaren murrizketaren ondoriozbideragarritasuna jokoan dagoela. Horregatik, alkateari, mahai gainean dauden aukera posible guztiak aztertzeko debate mahai bat sortzea eskatu diogu. Mahai honek Irunentzat onena dena adostea izango luke helburu, hori da betiere gure izateko eta lan egiteko espiritua
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31