Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk "Irisgarritasun Unibertsala" defendatzen duen hiri eredu baten alde egin du
Talde jeltzaleak neurri zehatzak proposatu ditu Irungo hainbat eremuren irisgarritasuna hobetzeko eta irundar askoren egunerokotasuna errazteko eta kezkatuta agertu da, Osoko Bilkurak onartutako proposamenen aurrean, udal gobernuak duen pasibotasunagatik eta gelditasunagatikIrun behar desberdinak dituzten hainbat auzoz osatutako hiria da; segurtasuna, mugikortasuna edo irisgarritasuna bezalako beharrez. Azken puntu honi dagokionez, Irungo EAJ-PNVtik denbora daramagu gure hiriko hainbat puntutan dauden irisgarritasun arazoak edo gabeziak detektatzen eta aztertzen. Egoera hauek Irungo pertsona askoren egunerokotasuna oztopatzen dute, ondorioz, erantzun azkarra eta eraginkorra behar dute, Irunek espazio publiko segurua, kalitatezkoa eta mugikortasuna bultzatzen duena izan dezan.
Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astean gogoratu genuen bezala, Mendibil auzoan arazo handia dago: aldapa handiak, eskailerak, espaloi estuak... eta horrek zaildu egiten du pertsonen irisgarritasun egokia. Auzotarrek urteak daramatzate egoera hau salatzen. Hori dela eta, 2023ko aurrekontuan, EAJtik auzoko beharren azterketa bat garatzea proposatu eta bultzatu genuen, udal gobernuak onartu zuena eta dagoeneko martxan dagoena.
Ildo beretik, aztertu ditugun beste kasu batzuk nabarmendu nahi ditugu, denbora luzean ardurarik gabe egon direnak, esaterako; Amaia Kultur Zentroan, nahiz eta hau 2014an berritu zen 160.000€-tik gorako kostuarekin, dauden irisgarritasun arazoen inguruko kexak jaso ditugu, batez ere aniztasun funtzionala duten pertsonen aldetik.
Hori dela eta, Elkartu, Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, azterketa oso bat egitea erabaki zuen, eta 2021eko martxoaren 11n bidali zigun bertako ondorioen txostena. Lan hori erreferentetzat hartuta eta kaltetuekin hitz egin ondoren, EAJtik zuzenketa bat proposatu genuen gure hirian dagoen Kultur Etxe bakarrean egokitzapen lan batzuk aurrera eramateko asmoz. Proposamen hori, saiakera batzuen ondoren, 2022an onartu zitzaigun, baina, tamalez, gaur egun, urte oso bat eta gero, ez dago horri buruzko berritasunik.
Gauza bera gertatzen ari da Urdanibia Berritik Txingudi Ikastolarako bidearekin. Bide hori Txingudi Ikastolan ikasten ari diren gazte askok erabiltzen dute, baita auzoko eta inguruko beste pertsona batzuek ere. Bidezidorra ez dago bere egoera onenean eta gainera, argirik gabe dago. Egoera honen aurrean, EAJtik eta Auzo Elkartearen eskutik, 15.000€-ko zuzenketa bat proposatu genuen, behar duen irundar orori bide egoki eta segurua eskaini ahal izateko. Neurri hori onartu ziguten, baina Amaia KZren egokitzapenarekin gertatzen den bezala, ez dugu inolako berririk.
Beste kasu bat, Lapitzeko Joló kaleko etxeen multzoa da. Mendibilen bezala, eremu honetan ere azterlan bat egin behar dela uste dugu, desgaitasuna duten bizilagunen irisgarritasun unibertsala ahalbidetu ahal izateko eta hala hauek beraien etxebizitzetara sartzeko diskriminaziorik eduki ez dezaten. Gainera, Iñigo de Loiolako patioen kasua ere bertan dugu, 2017an gure taldeak, Hirigintza arlotik irisgarritasunaren inguruko plan bat sustatu eta martxan jarri zuen, eta ondorioz, 1. patioan igogailua jartzeko lanak hasi ziren. Baina, kezkatuta gaude orain denbora asko geldirik daramala ikusi bai dugu, obra amaitu gabe.
Era berean, beharrezkoa iruditzen zaigu udaletxearen atzealdea aipatzea, Larretxipi kaletik, Gain Gainean eta Urdanibia plaza elkarlotzen dituena. Urteak daramatzagu udaletxearen atzetik, oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko beharra aldarrikatzen. Egia da Udal Gobernuak, urteak zain egon ondoren, dagoeneko kontratatu duela inguru horretan jarduteko proiektu bat, baina EAJ-PNVtik azpimarratu nahi dugu proiektu honek oinezkoentzako lotura hori barne hartu behar duela.
Amaitzeko, nabarmendu nahi genuke EAJtik badakigula Irunen urtero asfaltatze-kanpainak egiten direla, espaloiak jaisten direla, oztopo arkitektonikoak kentzen direla... eta hauek aurrera jarraitu behar duten jarduerak dira. Baina, gure ustez, aurrera pausu zehatzagoak eman behar ditugu, hiria pertsona guztien beharretara egokitu behar dugu, baita dibertsitate funtzionala, kognitiboa edo sentsoriala duten pertsonen beharretara ere. Hemen duguna, gure biztanlerian gero eta presentzia handiagoa duen errealitatea baita. Hori dela eta, EAJtik azterlan bat egiteko beharra ikusi genuen, gure hiriak "irisgarritasun unibertsalari" buruz duen egungo egoerari buruzko azterketa sakona egin ahal izateko eta egun indarrean dugun oztopoak kentzeko esku-hartzearen eredua gainditu eta eguneratu ahal izateko, hau ez baita nahikoa. Proposamen hau maiatzean onartu ziguten, baina oraingoz ez dakigu honen inguruko ezer.
Egiten ditugun proposamen guzti hauen helburua; Irungo eta bertako pertsonen beharrei erantzutea da, gure hiriko mugikortasuna hobetzea eta eguneroko lana erraztea.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31