Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/09/21

Urteetako atzerapena eta gero, laster eraitsiko da Juan Thalamas Labandibarreko azken eraikina

Talde jeltzaleak, Bidasoa birnaturalizatzeko eta hau Irungo herritarrei hurbiltzeko urteetan egin duen lana nabarmendu du
Urteetako atzerapena eta gero, laster eraitsiko da Juan Thalamas Labandibarreko azken eraikina

EAJ-PNVk urteak daramatza Irun atseginagoa, iraunkorragoa eta bizi-kalitate handiagokoa diseinatzeko lanean. Gure hiriak dituen bertute guztiak aprobetxatu eta indartu behar dituela uste dugu. Besteak beste, gure Bidasoa ibaia.

Urte hauetan, adibidez, hainbat proiektu landu, proposatu eta bultzatu ditugu, hala nola: Txingudiko Badiaren Plan Zuzentzailea, hiru hirietako bidegorria, Lastaola Postetxean etxe gutxiago eta berde gune gehiago, edo Juan Thalamas Labandibarren, antolamendutik kanpo dagoen, 55 zenbakidun azken eraikina eraistea, Vertiz ibilgailuen kontzesionario zaharraren ondoan dagoena.

Azken ekimen honen harira, duela gutxi jakin dugu Udal Gobernuak, azkenean, urteetako atzerapena eta gero, hainbeste espero den eraikin honen eskuratze eta eraisteko negoziazioari hasiera emango diola. Bitarte guzti honetan EAJ-PNVtik eskaera mordoa egin ditugu, erreklamazioak, esku-hartzeak, Aurrekontuetan eta Kreditu Aldaketetan partida ekonomikoen proposamenak, baina, tira eguna iritsi izanak pozten gaitu. Uste dugu unea dela jabetzarekin akordio hau itxi eta, horrela, eraikina eskuratzeko, eta Behobiako errepidean dagoen azken etxe hori eraisteko.

Komeni da gogoratzea, eraikin hori eraitsitakoan, Udalak bidegorria eta espaloia egin ahal izango dituela tarte horretan, eta irundarrei inguru horretan behar bezala mugitzeko aukera ere emango diela.

Azken Porturen eremu honen antolamendua izango denaren amaieraren hasieran gaude. Jarduera hau beharrezkoa da Bidasoa herritarrengana hurbiltzeko eta gure ibaiaren ertzaz erabat gozatzeko. EAJ-PNVtik uste dugu Udalak gure Bidasoa ibaiaren ertzaren kudeaketa egokia sustatu behar duela, oso gune natural sentikor eta preziatua, historia handikoa eta hiriaren sarreretako batetik gertu dagoena.

Ildo horretan, eta amaitzeko, nabarmendu nahi genuke politika horiek ez direla erakusten diskurtso polit baten bidez edo unean uneko hobekuntzen bidez, baizik eta herritarrek hiriko eta etorkizuneko planteamendu bat eskatzen dutela, ekintza zehatzekin. Gure ingurunearen zaintza benetan babesten eta sustatzen duten politikak. Eta hori da EAJtik urteetan egin duguna; etorkizunerako planteamenduak, egiazkotasunarekin, lanarekin eta irundarren ongizatea lehenetsiz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube