Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako EAJ-PNVren komunikatua EH Bilduren salaketen aurrean
EH Bildu Udal taldeak eta bere bozeramaile Juan Karlos Izagirrek egindako salaketa larrien aurrean, EAJ/PNV Udal taldeak honakoa adierazi nahi du:- Ekialdeko Barrutiari dagokion hauteskunde kontaketa Udalaren Idazkaritza Juridikoak egiten du Hiri Partaidetza saileko teknikariekin batera.
- Lehen kontaketaren ondoren, EH Bildu Udal taldeak alegazioak egin zituen, izan ere, ulertzen zuen Ekialdeko Barrutiarenak ziren bi sekzio ez zirela kontuan hartu.
- Behin alegazio guztiak jasota, eta araudia aztertuta, Idazkaritza Juridikoak erabaki du erreklamazioa aintzat hartzea, eta kontaketa berriro egitea Errolda Sekzio horiek kontuan hartuta.
Beraz, hauteskunde prozesuak funtzionatzeko modu arruntari jarraitu dio. Bertan, indar politikoek hainbat erabakiri helegitea egiten diote, berrikusten dira eta, hala badagokio, onartzen dira, orain gertatu den moduan, EH Bilduren interesen alde.
- EH Bilduk egin dituen salaketak oso larriak dira, izan ere, hauteskunde-iruzurraren zantzua zabaldu du eta Udal gobernuari egotzi dio ardura. Baina aitzitik, salaketa horiek hauteskunde-prozesua garbia izatearen alde lan egiten duten udal-langileen aurkakoak dira.
- EH Bilduk taktika “trumpistak” erabili ditu eta erakundearen funtzionatzeko modua zalantzan jarri du, hauteskunde-prozesua zalantzan jarriz, funtzionatzeko modu horri esker kontaketa berriro egin ahal izan denean eta emaitza euren interesen aldekoa izan denean.
- Oso larria da Juan Karlos Izagirre alkate ohiak salaketa hauen buru jarri izana, izan ere, berak ondo baino hobeto daki erakunde honen barne organoen funtzionamendua nolakoa den, eta udal teknikariek nolako ardura hartzen duten. Arduragabekeria handia da horrelako salaketa bat egitea .
Uste dugu alkate ohi batek edo udal talde batek ezin diola horrelako errespetu falta bat izan Udal-langileek egiten duten lanari, eta zehatzago, Idazkaritza Juridikoko eta Hiri Partaidetzako langileek egiten duten lanari. Eta are gutxiago, berak eta bere Udal taldeak Gobernu ardurak izan zutenean lan eredugarria ere egin zuten langile horiei. Izan ere Udal-langile horiek, oraingoan ere, lan egin dute prozesua legearen araberakoa izan zedin.
- Gogoratu nahi dugu Ekialdeko Barrutiaren Batzarra ez dela osatu, izan ere hauteskunde-prozesua amaitu gabe dago eta auzo horietako elkarteen ordezkariak aukeratu gabe daude.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31