Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irunen, Mugikortasunaren Europako Astearen helburu eta erronken alde lan egingo du EAJ-PNVk
Mugikortasunaren Europako Astea herritarrak oro har sentsibilizatzea helburu duen kanpaina bat da. Garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak, osasun publikoan eta ingurumenean dituen onurak azpimarratzen dituena, bereziki garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriakUrtero ospatzen den astea da hau, baita Irunen ere, hainbat ekimen antolatuz. Oraingo honetan, Mugikortasunaren Astea "energia-eraginkortasunean" zentratuta dago, eta EAJ-PNVtik hiriko energia-kontsumoa murriztearen alde egiten dugula jakitera eman nahi dugu, baita 2050erako karbono-neutroa izango den Europa eraikitzen laguntzearen alde gaudela ere.
Hirietan energia-kontsumoa murrizteko bide horretan, garraio publikoak asko lagunduko du. Horregatik, honako hauen alde egiten dugu:
- Pixkanaka IRUNBUSen flota berritzea. Orain egun batzuk hiru autobus elektriko berrien erosketa babestu genuen esaterako.
- Lineak etengabe hobetzea, egungo eta etorkizuneko erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.
Bestalde, garraio aktiboaren sustapena, geure energia erabiltzea, faktore garrantzitsua da ikatzaren erabilera alderatzeko eta pixkanaka, honi agur esateko. Irun ez da distantzia handiko hiria; baina, egia da zenbait puntutan bere orografia ez dela erraza. Ildo horretatik, honako hauek proposatzen ditugu:
- Lapitzeko konexioa, Gain-Gainean eta Larretxipi kaleen bidez, Alde Zaharrarekin, oinezkoentzako ibilbide berri bat irekiz, Uranzu kaletik barrena.
- Mendibil inguruko irisgarritasuna hobetzea, Musika Kontserbatoriora, parkera edo adinekoen egoitzara etengabe joateko lekua baita.
- Plaiaundiko oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekua gauzatzea. Horri esker, eskualdeko hiru hiriak batu ahal izango dira, eta laster hasiko da.
- Via Irun proiektuak hiria egituratuko duen eta barne-mugikortasunean lagunduko duen beste aukera bat izan behar du.
EAJ-PNVtik uste dugu ezinbestekoa dela mugikortasunaren kudeaketa eraginkor bat sustatzea, are gehiago, planteatzen zaizkigun erronken aurrean. Horretarako, Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plan berria (PMUS) osatzen eta idazten laguntzeko prest gaude. Irunek XXI. mendeko hiri "berrien" abangoardian egon behar du. Irun hiri erakargarria izan dadin, herritarren oparotasuna eta ongizatea lortzen lagunduko duten jarduerak garatu behar dira. Gure hiriko mugikortasuna hobetzea eta pertsonen egunerokotasuna erraztea da gure lehentasuna.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31