Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Segurtasun eta Bizikidetza Ituna berritzeko eskatu du
Irungo Segurtasunak eta Bizikidetzak lidergo irmoa eta adostasun politiko zabala behar duteBizikidetza eta segurtasuna oinarrizko eskubideak dira, baita ezinbesteko baldintza ere gure hiriko bizi-kalitatea bermatzeko. Ideia hori defendatzeko, duela urtebete, 2022ko irailaren 22an, Irungo Udaleko talde politiko guztiok Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Ituna adostu genuen.
Itunaren helburua, adostasun politikoarekin eta elkarteen parte-hartzearekin, Irunen segurtasun handiagoa bermatzeko ekintzak garatzea izan zen eta egun ere hala behar du izan; prebentzio-neurrien, neurri polizialen eta judizialen bidez, betiere gizarte-giroa hobetzen laguntzeko, eta hiriek segurtasun-, askatasun- eta ongizate-eremuak izan ditzaten.
Akordioa hau sinatu ondoren, 2023ko martxoaren 24an, Segurtasun eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkorraren lehen bilera egin zen eta han Batzordea eratuta geratu zen. Baina, maiatzean izan ziren udal-hauteskundeek udalbatza berri bat osatu du, hamar zinegotzi berri ditugu egun udaletxean (%40a). Horregatik, aurreikuspen horretan oinarrituta eta alderdien konpromisoarekin, Ituna indarrean jarri zenean, 2023-2027 agintaldirako beste itun berri bat sinatzea adostu zen. Hori dela eta, EAJ-PNVtik hitzarmen honi lehenbailehen jarraipena ematea eta agintaldi berrirako Ituna berritzea ezinbestekoa dela deritzogu.
EAJ-PNVtik uste dugu, gure hiriko segurtasuna eta bizikidetza lehen mailako kontua izanik, beharrezkoa dela Itunaren garapenean lanean hastea. Bertan ezartzen den bezala, 2023-2027 Bizikidetzako eta Segurtasuneko Plan Estrategikorako oinarriak prestatu behar dira, betiere Talka Plana kontuan hartuta eta herritarren parte-hartzea kontuan hartuta noski. Era berean, egutegi bat finkatu behar da Batzorde Iraunkorraren bilerak hiru hilean behin egiteko, Itunean bertan jasotzen den bezala, eta, horrela, segurtasunaren egungo egoera hobetzeko zenbait neurri aztertu, proposatu eta, hala badagokio, hartzeko.
EAJ-PNVn ziur gaude Irungo Segurtasunak eta Bizikidetzak lidergo sendoa eta adostasun politiko zabala behar dutela. Urteak daramatzagu Itun hau bultzatzeko lanean, eta uste dugu unea dela alderdi politiko guztien artean, atzerapenik gabe, aurrera egiteko eta datozen lau urteetako lerro estrategikoak adosteko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31