Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/08/30

Grebaren amaiera txalotzen dugu, baina alkateak ELA sindikatuarekin duen ezkutuko konpromisoak kezkatzen gaitu

% 20ko igoera eta aukeratutako formula aurrekari bat da, hirian bideragarria ez den egoera bat irekitzen duena
Grebaren amaiera txalotzen dugu, baina alkateak ELA sindikatuarekin duen ezkutuko konpromisoak kezkatzen gaitu

EAJ lorezainen grebaren amaierarekin pozik dago, baina ez dator bat adostutako formularekin; izan ere, Abotsanitzeko gobernuak akordioa erosi egin du ixilpean duen konpromiso ekonomiko eta administratibo baten truke. Akordio ezkutu honen inguruan udal gobernuak azalpen ugari eman behako ditu 

EAJ pozik agertu da lorezaintzako langileek greba amaitu dutelako, eta lorategiak zaintzeko lanei lehenbailehen berrekitea espero du. Hondarribiak behar eta merezi du.

ELA sindikatuak eta Hondarribiko Udalak (Abotsanitz) igorritako idatzi ofizialak ikusita, EAJk airean geratu diren galdera asko lehenbailehen argitzeko eskatu dio Igor Enparan alkateari:

1. ELAk adierazi bezala, Udalak hitz eman du orain arte greban egon diren lorezaintzako langileei soldata % 20 igoko diela.

2. Zer soldata-irizpide eta administrazio-irizpide hartzen ditu erreferentziatzat igoera horrek?

3. Nola eta noiz gauzatu nahi du soldata-igoera eta lan-orduen murrizketa?

4. Formula hori erabiliko du Abotsanitzek (soldatak % 20 igotzea eta 100 ordu murriztea) beste enpresen eta langileen arteko etorkizuneko lan-gatazkak konpontzeko?

5. Udal-gobernuak kontratetako plantilla subrogatuak funtzionarioen baldintzekin parekatu nahi dituen argituko du? Berdin egingo du garbiltzaileekin edota kiroldegiko langileekin?

6. Hala bada, zergatik ez du irekitzen administrazio-prozesu gardena eta lehia askekoa?

7. Zein da berdeguneak garbitzeko, sastrakak garbitzeko eta mantentzeko plana berriro martxan jartzean?

8. Zerbitzuaren kalitate berari eutsiko zaio, lorezain bakoitzak 100 ordu gutxiago lan egingo duela kontuan hartuta?

Azalpen horiek, eta beste batzuk, Abotsanitzek agindutako gehikuntza gure poltsikotik hartuko dugun hondarribitarroi eman beharko dizkigu.

Azalpen hori eman beharko zaie, halaber, baliabideen banaketa zorioneko horretan ikusten ez diren langile publikoei.

Baita hemendik aurrera Hondarribian grebak nola saritzen eta ixten diren ikusten duten beste kontrata batzuetako langileei ere. 

Era berean, Abotsanitzek gardentasun osoz azaldu beharko luke nola idatziko eta justifikatuko duen juridikoki eta administratiboki hurrengo baldintza-plegua, ELAk hainbeste txalotzen duen igoera hori jasoko duena eta udal-gobernuak ezer esaten ez duena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube