Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/07/21

Joseba Egibar: “Faxismoari aurre egiteko, EAJ da ibilbidea eta kredentzial guztiak dituen alderdi bakarra”

Joseba Egibar: “Faxismoari aurre egiteko, EAJ da ibilbidea eta kredentzial guztiak dituen alderdi bakarra”

Joseba Egibar, Gipuzko Buru batzarreko presidenteak, herri-eskubideen aldeko defentsa sutsua egin du, Donostiako portuan egindako kanpaina amaierako agerraldian. Espainiako Senaturako eta Kongresurako Gipuzkoako hautagaien aurrean, buruzagi jeltzaleak hauteskunde hauetan “Euskadik Herri bezala duen duintasuna jokoan” dagoela adierazi du. Horretarako, Espainiarekin akordioak lortzea da bidea, “Gobernuan dagoena dagoela, estrategia ezin delako Madrilgo  Diputatuen Kongresuan eta Senatuan lortu nahi den aulki kopuruaren mende ezarri”. “Herri honi dagokiona errespeta dezaten, EAJ-PNV da aukera”, esan du Joseba Egibarrek.

Halaber, autogobernuan atzera egin eta herri-eskubideak ukatzen dituzten indarren aurrean “Stop” esateko, EAJ-PNV da berme bakarra, Egibarren iritziz. Batetik, faxismoari aurre egiterako orduan, alderdi jeltzalearen ibilbideari eta kredentzialei balioa eman die. Bestetik, estatu zentralista defendatzen duten PP, PSOE eta Podemos alderdien aukeren artean, EAJ-PNVk “Euskadi eta, abertzale zein ez, euskaldun guztien interesen alde egiten duen lana defendatu du buruzagi jeltzaleak. Azkenik, Bildu aipatuz, “beraien iraganaren zamaren ondorioz, orain alderdi sozialistaren morroi” den koalizioaren  “proiektu politikorik gabeko itxurakeria hutsaren aurrean”, EAJ-PNVren ahots propioa ekarri du gogora, “euskal eredu sozioekonomiko propioa, hizkuntza eta hezkuntza” defenda berme bakar modura.

Maribel Vaquerok, EAJ-PNVren Gipuzkoatik Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautagaiak, parte hartzera eta euskal klabean botoa ematera dei egin ditu herritarrak, Euskadik Madrilen ahots propioa izaten jarraitzeko “berme” gisa. Izan ere, esan duenez, datorren igandean inboluzio demokratikoa onartu ala Euskadiko autogobernuaren defentsa aukeratu beharko du Euskadiko gizarteak.

“Euskadi norabide argiarekin eraikitzen jarraitu behar dugu gure herritarrak aske eta seguru sentitu daitezen EAJ-PNVrekin”. Vaquerok ondorioztatu duenez “Gure programa eskutan, Gipuzkoa eta Euskadirako ditugun proposamenak lankidetzatik aurrera ateratzeko Euskal Talde sendoa behar dugu Madrilen”.  

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube