Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Estebanek Arrasaten ziurtatu duenez, “EAJ-PNV baino ez da kooperatibisten egoeraz arduratu”
Maribel Vaquero EAJ-PNVk Kongresurako aurkezten duen zerrendaburua lagun izan duela, Euskal Taldearen bozeramaileak hitzeman du mugimendu kooperatibistaren berezitasuna aitortzea erreklamatzen jarraitzea, Lagun Aroren pentsio eredu mistoa defendatzea, desagertu ez dadin, eta arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzea.Aitor Estebanek, Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur Arrasaten ziurtatu duenez “EAJ-PNV baino ez da arduratu kooperatibisten egoeraz eta Madrilen beren berezitasuna defendatzeaz”. Biteri plazan eta Maribel Vaquero uztailaren 23ko hauteskundeetara talde jeltzaleak Gipuzkoatik aurkezten duen zerrendaburua lagun izan duela, Bizkaiko hautagaiak hitzeman du, halaber, mugimendu kooperatibistaren berezitasunaren aitortza erreklamatzen jarraitzea eta Lagun Aroren pentsio sistema mistoa defendatzea, desagertu ez dadin.
Estebanek azaldu ditu bere taldeak Madrilen lideratu dituen elkarrizketak, kooperatibisten eskariek erantzuna jaso zezaten. Ildo beretik ziurtatu du EAJ-PNVk defendatu duela eta defendatzen jarraitzen duela Segurantza Sozialak kolektibo honi aitortza ematea, kotizazio-baldintzak ezartzerako orduan, edo Lagun Aroren pentsio eredu mistoa aitor dadin, “alderantziz”, esan du, “bere bideragarritasuna arriskuan egongo delako”. “Espainiako gobernuak, PSOEk eta Sumar alderdiak bertan behera utzi dituzte kolektibo hau osatzen duten 130.000 pertsonak, eta EAJ izan ezik beste inork ez du ezer egin beren interesak jasotzeko”, ziurtatu du Estebanek.
Hain zuzen ere, Maribel Vaquerok bere aldetik nabarmendu du kooperatibismoa eta ekonomia soziala EAJ-PNVrentzat “elementu garrantzitsu” direla gero eta ekonomia inklusiboa lortzeko “kalitatezko enpleguak sortzen dituzten enpresak direlako eta beren jarduerak are kohesio sozialagoa eskaintzen duen hazkundeari laguntzen diolako, iraunkorragoa eta gizartearentzako bizi-kalitate handiagoarekin”. Hala, azpimarratu egin du erreferente jo duen eta “nazioartean arrakastatsua” izan den eredu honek gizartean duen sustraitzea, horrekin ere “herrigintza” ere egiten delako. “Gizatalde honen eskariak jaso daitezen arduratu den bakarra EAJ-PNV izan da. Hala egiten jarraituko dugu, gure helburua delako Euskadiren interesak defendatzea, euskal herritarronak”.
Bere diskurtsoari amaiera emanez, bozeramaile jeltzaleak adierazi nahi izan du EAJ-PNVk industriaren, berrikuntzaren eta teknologiaren alde egiten duen apustua, hazkunderako eragile nagusi diren aldetik, bai eta “lankidetza publiko eta pribatuaren ardatzaren inguruan eratu behar den “politika industrialaren alde ere, “epe luzerako ikuskera behar delako eta, zentzu horretan, administrazioaren bultzada beharrezkoa da arrisku teknologiko handiko proiektuak bultzatzeko”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31