Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Esteban: “Loiolako kuartelen inguruan lortu dugun akordioa da EAJ-PNVk garatzen duen etxebizitza politika eraginkor eta errealaren adibiderik ezin hobea”
Urumearen ertzean, 1.500 etxebizitzatik gora hartuko dituen zabalgunearen aurrean, Euskal Taldearen bozeramaileak eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Maribel Vaquerok, lorpen historiko hau aldarrikatu dute Donostiaren hirigintza-garapena ahalbidetuko duena eta EAJ-PNVk 2020ko Aurrekontu Orokorretan lortu zuenaArgazkiak...
Aitor Estebanek azaldu duenez, Loiolako kuarteletan 1.500tik gora etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko duen akordioa, 2020an lortutakoa, EAJ-PNVk garatzen duen etxebizitza politikaren “adibide ezin hobea da; hiritarren etorkizuna marrazten duen politika, erantzun erreal eta eraginkorrak ematen dituena”, jakinarazi du gaur Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak. “Gaur egun ez du inongo zentzurik hiri erdian kuartel bat izateak, eta donostiarrek etxebizitzak behar dituzte, espazio militarraren ordez zibilak behar ditugu”, esan du Estebanek.
1.700 etxebizitza hartuko dituen zabalgunearen aurrean eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu jeltzale Maribel Vaquero ere bertan izan dela, Estebanek lorpen historiko hau aldarrikatu du, maiatzean ezagutzera eman zen salerosketa akordioarekin, bere garapenerako urratsak ematen jarraitzen duena. “Negoziaketa gogorra izan zen, ondo dakigu hori Goia alkateak eta biok, baina gu “ur tantaren zigorra bezalakoak gara euskal hiritargoaren bizimodua hobetzeaz ari garenean”, esan du Estebanek. Hain zuzen ere, uztailaren 23rako hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendan lehen tokian doan hautagaiak ziurtatu duenez “hauxe zen hiriaren puzzlean falta zen zatia”, Donostiako bizitegi-parkea finkatuko duena.
“Hauxe da gure egiteko modua, eta horrek bereizten gaitu zalaparta handiz lege bat onartu izana diotenengandik, nahiz eta lege horrek alokairuen prezioa jaitsi ez eta, errealitatean, bilatzen denaren kontrako efektua eragiten ari dena Donostia bezalako hirietan, non etxebizitzen heren bat merkatutik desagertu den”, esan du Estebanek. Bozeramaile jeltzaleak ildo beretik gogoratu duenez Euskadik, etxebizitza gaietan eskuduntza esklusiboa duela baliatuz, biztanleko etxebizitza publiko gehien eskaintzen dituen Autonomia Erkidegoa da, eta bigarrena da termino absolututan. “Etxebizitza legeak, gainera, eskuduntzak inbaditzen ditu, eta ez da EAJk esaten duelako, Junts, PdeCat, CUP eta BNG alderdiek ere esan zutelako, beraiek ere ez baitzuten araua babestu. Bilduk eta ERCk baino ez zuten egin”, amaitu du Estebanek.
Maribel Vaquerok, EAJ-PNVren Gipuzkoako Kongresuko Diputatu izateko hautagaiak, euskal klabean botoa ematera dei egin ditu herritarrak, Madrilen Euskadiren Ahotsa izateak duen “garrantzia” aldarrikatuz. Izan ere, Donostiako kuartelean egin den ekitaldian esan duenez, Euskadi eta bere herritarren interesen defentsan lan egitea da EAJ-PNVren helburua. “Euskadiren Ahotsa izatearen adibide da Loiolako Kuartelen lur eremua Donostiako Udalak beraganatzeko aukera izan dezan egindako lana”, adierazi du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31