Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ekintzekin erakutsi dugu EAJ-PNVk pentsio duinen alde duen konpromiso irmoa
Maribel Vaquero EAJren Kongresurako hautagaiak pentsioak Euskadira transferitzea eskatu du, euskaldunei segurtasuna eta egonkortasuna emateko.Maribel Vaquero EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendaburuak pentsioak Euskaditik kudeatzea eskatu du gaur goizean Eibarrera egindako bisitan. Kongresurako hautagaiaren hitzetan, alderdi jeltzalea "euskal pentsiodun guztien ahotsa izan da" Madrilen, eta etorkizunari begira, bide beretik jarraitzearen alde agertu da, "pentsio bidezkoak eta duinak defendatuz, orain arte egin dugun bezala". EAJ-PNV elkarrizketaren bidez Euskadirentzat eta pentsiodunentzat onuragarriak diren akordio gehiago lortzeko gai den talde bakarra dela azpimarratu du.
Gaur goizean Debabarrenera egindako bisitan Vaquerok EAJ-PNVko alderdikide zein lagunak izan ditu alboan, eta bertan pentsioak "hemendik, Euskaditik" zuzenean kudeatzeko beharra aldarrikatu du, herritarrei eskatuz ez ahazteko EAJ-PNV izan zela pentsioak 2018an (% 1,6) eta 2019an KPIren arabera igotzea lortu zuena. Vaquerok nabarmendu du Eusko Alderdi Jeltzalea dela Euskadiren ahotsa Madrilen ozen eta argi entzuteko "aukera bakarra". "Programa, ibilbide-orri argia eta proposamenak ditugu aurreikusitako pentsio bidezkoak eta duinak bermatzeko, egonkortasuna eta segurtasuna emateko", laburbildu du.
Alderdi jeltzalearen hauteskunde-programan jasotzen den proposamenetako bat da, hain zuzen ere, "Toledoko Itunaren espirituari eustea", zehaztu du Vaquerok. 2018. eta 2019. urteetarako EAJ-PNVk bultzatu eta lortu zuen KPIaren araberako pentsioen igoera kontuan izanda, "pentsioak KPIaren arabera lotzea defendatuko dugu, igoera hori atzerakorra izan dadin", esan du. Toledoko Itunaren harira, hautagai jeltzaleak Gernikako Estatutua aipatu du, Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoaren Kudeaketa eskumenen transferentzia "berriro ere" eskatzeko. Vaqueroren arabera, eta hauteskunde-programan jasotzen den bezala, EAJ-PNVk uneoro pentsatu du gizarte aurreikuspeneko euskal sistema bat izatea, “Gizarte Segurantza arloan eta bere araubide ekonomikoan estatutuak dituen eskumenak erabat baliatuz geure herritarrei estaldura emango diena, Gernikako Estatutuak xedatzen duen bezala”.
Era berean, Gipuzkoako hautagaiak aipatu du garrantzitsua dela pentsioen arloan dagoen genero-arrakala ezabatzea eta prebenitzea. "Horren jakitun gara", eta gaineratu du alderdi jeltzaleak "beti" egin duela euskal gizartearen eskubideen, askatasunen eta beharren "defentsa irmoa". "Pentsioen gaineko berme berriak lortzeko lanean jarraitu nahi dugu, pentsioetan dagoen genero-arrakala nola gainditu uneoro gogoan izanda", Vaqueroren arabera. Horregatik, "neurri estrukturalak hartzea bultzatuko dugu, kotizazio ibilbidea eteteagatik edo nahi gabeko kotizazio hutsuneengatik sortzen diren ondorioak saihesteko”.
Bere adierazpenetan, EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak langile migratzaileak aipatu ditu. Migrazio-politika funtsezko elementu bilakatu da oreka demografikorako, eta, ondorioz, lan-merkatua garatzeko eta finkatzeko ,eta ekonomiaren hazkunderako". Aurrekoaren proiekzio gisa, “pentsio-sistemaren indarbide eta bideragarritasun baldintza gisa ere bai”, aztertu du Vaquerok. “Azterketa guztiek baieztatzen dute pentsio-sistemaren etorkizuna, zati batean, langile migratzaileak gehituta sostengatuko dela, eta horregatik ezinbestekoa da gehitze hori legezkoa, segurua eta ordenatua izateko neurriak hartzea”. Era berean, EAJ-PNVk proposatu du lan-kontratua duten migratzaileek ez dezatela gaur egun indarrean dagoen finkatze-prozesutik pasatu behar izan.
Vaqueroren arabera, "Gizarte Segurantzak zuzenean eragiten digu, eta funtsezkoa da etorkizuneko jasangarritasuna bermatzea, gure herritarrei prestazioak eta pentsio handiagoak bermatzeko, eta, hala, beren beharrei aurre egin eta bizimodu duinari eutsi ahal izateko". Ildo horretan, Vaquerok aukera baliatu du Euskadin lan-harremanen esparru propioa izateko beharra aldarrikatzeko, "errezetak ezin direlako orokorrak izan, baizik eta eremu geografiko eta sektorial bakoitzaren errealitatera eta ezaugarrietara egokituak, horrek bihurtzen baititu eraginkor". Kongresurako hautagai jeltzalearen arabera, Estatuak "behin eta berriz horri uko egiten dionez", EAJk Euskadi defendatzen jarraituko du, "gure inguruneari, gure enpresei, gure industriari eta euskal ekonomiari egokitutako esparrua" aldarrikatzen.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31