Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ortuzarrek berretsi du Madrilen EAJ indartsua behar dela, eskuinekoek eta ultraeskuinekoek bat egiten badute “birritan pentsa dezatela gure autogobernuaren kaltetan egin aurretik”
Euzkadi Buru Batzarraren buruak eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok hitz egin dute EAJ-PNVk gaur ‘Euskadiren Ahotsa Jira Bira‘ izenez deitu den biraren barruan Zarautzen gaur eskaini den emanaldian“Inoiz baino garrantzitsuagoa da EAJk Madrilen indarra izatea. Sánchezek irabazten badu eta gure botoak behar baditu, Euskadi onik atea dadin; eta eskuinekoek ultraeskuinekoekin irabazten badute, eta ez dadila hau gertatu, gu errespetatu beharra dutela uler dezatela eta birritan pentsa dezatela daukagun autogobernuaren kaltetan egin aurretik. EAJ indartsu bat ikusten badute, birritan pentsatuko dute. Horregatik bozkatu behar da 23an: han irabaziko duena irabaziko duela, Euskadik ondo babestuta eta ondo defendatuta egotea merezi duelako, Madrilen ondo defendatuta. EAJ bozkatzea Euskadi bozkatzea delako”. Horixe izan da Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Zarauzko Malekoian gaur elkartu diren alderdikide eta alderdizaleei luzatu nahi izan dien mezu nagusia. Gaurko ekitaldi politikoan Ortuzarrekin batera izan da Maribel Vaquero, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, eta bere hitzetan “hauteskunde-lehia Sanchez edo Feijóoren artean aukeratzera mugatu nahi da, baina gure hautua Euskadi da”. Zarautzen egin du EAJ-PNVk ‘Euskadiren Ahotsa Gira’ izeneko biraren gaurko emanaldia, EAJ-PNVk Kanpaina honetan abian jarri duena, uztailaren erdian gaudela kanpainako mitinen aurreko eta ondorengoa girotzeko eta kanpainako ekitaldiak jai giroan egiteko. Aitor Esteban telebistako eztabaida batean parte hartzeko Madrilen dagoela, Ortuzar izan da gaurko honetan protagonismoa hartu duena gaur bertan bere 61. urtebetetzea delarik.
“Madrilen ondo babestuta eta ondo defendatuta egongo den Euskadi bat, hori da gure helburua”, ziurtatu du Ortuzarrek. “Guretzat obsesio bihurtu den zerbait da. 45 urte daramatzagu lan horretan, eguneroko lanean eta inguruabar guztietan. Inbestidura akordioak izenpetu ditugu, oposizioan egon gara, gehiengo absolutu sozialista eta popularrei aurre egin behar izan diegu. Baina beti, beti, Euskadi eta euskal interesen defentsa jarri dugu guztiaren gainetik. Eta baldintzarik txarrenetan ere lortu dugu Madrilgo gobernuari Euskadiren onerako proiektuak, inbertsioak eta onurak ateratzea, gure autogobernua kosta ahala kosta defendatzeaz gain. Beraz, prest egon behar dugu edozer datorrela”, esan du buru abertzaleak. Eta, egoera horien artean bat da Sánchezek gobernua eratzeko aukera izatea eta EAJ-PNV beharrezko gertatzea. Egoera horretan “han izango gara hitz egiteko eta negoziatzeko”, esan du Ortuzarrek “baina oinarri nagusia izango da Euskadirentzako onura ateratzea. Txeke zuririk gabe, aldez aurretik ordaindu gabe. Legealdi honetan asko ikasi dugu Sánchezengandik. Eta ez dugu harri horrekin berriz estropezu egingo. Planteamendu ona egin beharko digu, gure interesen aldekoa; eta bermeak eman beharko dizkigu, eta nola egingo duen esan beharko digu. Duela lau urte akordio ona izenpetu genuen, baina ez du bete”. Laburbilduz “gu Sánchezekin hitz egiteko prest gaude, baina mahai gainean jarri behar dira gauza zehatzak eta bermeak”. Horretarako “zenbat eta indar handiagoa izan eta zenbat eta beharrezkoago izan, orduan eta errazagoa izango da gure helburuak lortzea”, amaitu du buru jeltzaleak.
Maribel Vaquerok ireki du hitzaldien txanda Zarautzen. Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak kanpaina batek dakartzan "zailtasunak" azpimarratu ditu, "hauteskunde-lehia Sánchez edo Feijóoren artean aukeratzera mugatu nahi delako. Gure hautua ez da ez bata ez bestea: Euskadi da ". Ildo horretan, EAJren afiliazioari eta zale guztiei eskatu die azaltzeko "hemen, Euskadin, jokoan duguna ez dela nor izango den Estatuko gobernuburu, baizik eta euskal herritarren interesak defendatzea". "Oso garrantzitsua da botoa ematera joatea eta boto hori euskal ikuspegiarekin ematea Euskadiren ahotsa Madrilera bitartekorik gabe eta iraganeko motxilarik gabe eramango duen indar bati. Indar hori EAJ-PNV da ", amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31