Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk ez du inolako inboluziorik onartuko emakume eta gizonen arteko berdintasunerako bidean
Joseba Agirretxeak defendatu du indarkeria matxistari “hortzak erakutsi” eta giza eskubideen urraketa oro gelditu beharra dagoela, gizarte demokratiko batean inolako lekurik ez dutelako.EAJ-PNVk emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala arlo, ekintza eta politika guztien erdigunean kokatzeko apustua berretsi du: “Berdintasun erreala eta eraginkorra sustatu, bermatu eta lortzea helburu duten politika publiko guztiekiko konpromiso argia azaltzen dugu, orain artean onartutako legeak babestuz eta horien garapen osoan indarra jarriz”. Joseba Agirretxeak egin ditu adierazpenok gaur goizean Azpeitira egindako bisitan. Gaineratu du EAJ-PNVk ez duela onartuko giza eskubideetan inolako inboluziorik, eta horretarako, indarkeria matxistari “hortzak erakutsi” eta balore demokratikoen eta giza eskubideen defentsa sutsua egiten jarraituko duela, “pertsona guztien arteko berdintasuna baita giza duintasunaren erakusgarri ukaezina”.
Kongresurako EAJ-PNVko zerrendakideak nabarmendu du hiru zutabetan oinarritutako programa garatu duela alderdiak, helburu nagusi bezala hartuta berdintasuna bultzatzea modu transbertsalean eta arlo guztietan. Beraz, etorkizunera begira, neurri zehatzak planteatzen dira ondorengo hiru arlotan: emakume eta gizonen arteko berdintasunean, indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta pertsona eta kolektibo guztien giza eskubideen defentsan.
Berdintasunik eza eta diskriminazio mota oro desagerrarazteko beharra aldarrikatu ditu Agirretxeak. Lehentasun moduan finkatu dira emakumeen ahalduntzea, haien autonomian sakontzea, eta egoera sozial, ekonomiko eta politikoa indartzea, baita enpleguaren arloan ere. Horretarako, besteak beste, martxoaren 22ko 3/2007 Legea aldatu eta moldatuz.
Beste alde batetik, eta indarkeria matxistari dagokionean, Agirretxeak azken egunetan eman diren eraso eta hilketa matxistak gaitzetsi ditu, “giza eskubideen urraketaren adierazpen gorena” direnak. “Indarkeria matxista da gizon eta emakumeen desberdintasunaren adierazle nagusia” eta zentzu horretan biolentzia ororen erabateko gaitzespena eta berdintasunaren aldeko konpromisoa azaldu ditu; “gizarte demokratiko batek ezin duela halakorik onartu” ohartaraziz.
Istanbulgo Hitzarmenari jarraituz, indarkeriaren prebentzioa, jazarpena eta desagerraraztean jartzen du indarra EAJ-PNVk, biktimei behar duten laguntza eta babesa eskainiz, eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunean sinatutako neurri guztiak betetzearen beharra ere aldarrikatu du Joseba Agirretxeak. Hortaz, ezinbestekotzat jo du espezializazio, sentsibilizazio, prebentzio eta erreparazio politikak gauzatzea, justiziaren arloan bereziki.
Era berean, defendatu du baimenik ez dagoenean erasoa dagoela, eta gaineratu du Agirretxeak zigor penalaz gain, legeetan sexu-erasoak prebenitzeko eta sexu-indarkeriaren biktimak babesteko, laguntzeko eta erreparazioa eskaintzeko jasotako neurri guztiak baliatu behar direla. “Emakumeentzsko esparru seguruak nahi ditugu, eta sexu eraso oro zigortuak izan daitezela”, zehaztu du.
Amaitzeko, ezinbestekotzat jotzen du EAJ-PNVk LGTBI+ eskubideetan aurrera egiten jarraitzea, pertsona eta kolektibo guztien eskubideen defentsarekiko konpromiso mantenduz, lankidetza oinarri hartuta, legedia betetzen dela ziurtatuz eta politika publikoetan aplikatzen dela bermatuz. “LGTBIfobia desagerrarazteko eta beren eskubide eta askatasun guztiak gauzatzeko aurki ditzaketen oztopo guztiak kentzeko ere lan egingo dugu”, ondorioztatu du Agirretxeak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31