Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Klima aldaketa gizarte gisa daukagun erronka haundienetarikoa da”
EAJ-PNVren Kongresurako hautagaiak, Maribel Vaquerok, erronka global honi Euskaditik, neurri zehatzekin, ekarpena egiteko ibilbide orria azaldu duArgazkiak...
Maribel Vaquero EAJ/PNVren Diputatuen Kongresurako hautagaia Euskal Kostaldeko Geoparkean izan da gaur goizean, bere alderdiak klima-aldaketaren aurkako borrokan egindako apustua azpimarratzeko eta gai horretan dituen proposamen garrantzitsuenak azaltzeko. "Aldaketa klimatikoa gizarte gisa dugun erronka handienetakoa da, gure bizitzako esparru guztietan inplikazioak izango dituelako, baita enpresentzat eta industrientzat ere, energia eta ekoizpen-ereduak eta kontsumo-ohiturak eraldatzera behartuko gaituelako", ohartarazi du.
EAJko hainbat aurpegi ezagunek lagunduta, Vaquerok Zumaia eta Deba arteko flisheko ibilbidea egin du, Unescok 2015ean Munduko Geoparke izendatu zuen gune ikusgarri horri balioa eman eta klima-aldaketak dakarren arriskuaz ohartarazteko. "Munduko ondare geologikoko leku garrantzitsuenetako batean gaude, Coloradoko Arroila Handia, Perito Moreno glaziarra eta Kilimanjaroko ur-jauziak bezalaxe, eta gure betebeharra da hori kontserbatzea klima-aldaketaren aurkako neurri eraginkorren bidez", defendatu du.
Vaquerok jakinarazi du bere alderdiak ibilbide-orri argia duela klima-aldaketaren aurkako borrokan, Euskaditik ekarpenak egiteko, hiru helbururekin: energia-hornidura bermatzea, 2050ean klimatikoki neutroak izatea eta ekonomiaren lehiakortasunari eustea. "Erronka globalak dira, baina gure esparrutik asko egin dezakegu, eta horregatik, neurri zehatzak proposatzen ditugu ingurumena, horniduraren segurtasuna eta herritarrentzako eta enpresentzako prezio eskuragarria defendatzeko", adierazi du.
Aurreratu duenez, EAJ-PNVk bost bloke handitan banatu ditu bere proposamenak, herritarrei, enpresei, merkatu elektrikoari, ureztaketei eta mugikortasun iraunkorrari zuzenduak. Aipagarrienen artean daude energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko neurriak; energia berriztagarriak ezartzeko prozesuen tramitazioa bizkortzea; kontsumitzaileen sektore guztietan teknologia berriak sartzea; eta industria-prozesuetan deskarbonizazioa bizkortzea ahalbidetuko duten irtenbide berritzaileak, besteak beste.
Jarraian, biodibertsitatea sustatzeko helburuarekin, Euskal Taldeak Madrilen sustatutako bi ekimenen aipatu ditu. Lehenengoa, Euskal Taldeak aurrekontu orokorrei egindako zuzenketen bidez Plaiaundiko padurak sustatzeko lortutako 4.6 milioi euroei dagokiena. Azaldu duenez, inbertsio hau Eusko Jaurlaritzak Txingudiko Plan Zuzentzailea garatzeko egindako proiektura bideratuko da. "Gipuzkoan hegaztiak babesteko eremu berezi bakarra da, eta, beraz, inbertsio horrek posible egingo du haien erresilientzia klima-aldaketari aurre egiteko", nabarmendu du.
Bigarrenik, Euskal Taldeak Zumaia eta Getaria arteko oinezkoentzako pasealekuaren proiektua idazteko helburuarekin aurrekontuetan sartutako 150.000 euroak aipatu ditu. "Proiektua idatzi bezain pronto, atzerapenik gabe gauza dadila exijituko dugu EAJtik, eta horretarako Madrilen ahots propioa izan behar dugu", aurreratu du.
"Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren politikak palanka handia dira EAJ-PNVk sinesten eta defendatzen duen etorkizuneko gizartearentzat. Gure ustez, garapena, aurrerapena, berrikuntza, lehiakortasuna eta hazkundea oreka koherente eta arduratsuan gauzatu behar dira ingurumena zaintzearekin, berreskuratzearekin eta berritzearekin, eta Euskaditik ahots propioarekin lan egingo dugu printzipio horien defentsan", amaitu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31