Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/07/08

Aitor Estebanek hitzeman du Madrilen euskal autogobernua defendatzen jarraituko duela: “Gaitasuna eta ezagutza erakutsi ditugu, eta guk besterik ez dugu hori egin”

Donostian, Jesús María Leizaola Lehendakariaren monumentuaren ondoan egin den ekitaldian, Euskal Taldearen bozeramaileak eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Maribel Vaquerok, EAJ-PNVk euskal erakundeen, Gernikako Estatutuaren eta Ekonomia Itunaren alde historikoki egin duen lanaren balioa aldarrikatu dute
Aitor Estebanek hitzeman du Madrilen euskal autogobernua defendatzen jarraituko duela: “Gaitasuna eta ezagutza erakutsi ditugu, eta guk besterik ez dugu hori egin”

Argazkiak...

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, EAJ-PNVk euskal autogobernuaren alde egiten duen lana aldarrikatu du gaur eta hitzeman du berdin defendatzen jarraituko dutela Kongresuan eta Senatuan. “Babes-harresi izan gara ahalegin birzentralizatzeen aurrean eta gure eskuduntzak zabaltzea eta Ekonomia Ituna indartzea lortu dugu. Gaitasuna eta ezagutza erakutsi ditugu, eta guk besterik ez dugu hori egin”, ziurtatu du.

Uztailaren 23ko hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendaburu denak gaurkoan berretsi duenez “autogobernuaren aldeko borrokak eguneroko lana eta sakrifizioak eskatzen ditu”, eta euskal hiritargoaren babesa eskatu du “Madrilen Euskadiren ahotsa izaten jarraitzeko”, “lehen babes-lerroa eta aurrera egiteko lerroa hantxe dagoelako, eta euskal autogobernua Madrilen eguneroko lanean daukagulako jokoan”.

Hain zuzen ere, Estebanek “saiakera birzentralizatzeak” aipatu ditu, alde bateko zein besteko estatuko gobernuen aldetik EAJ-PNVk ikusi ahal izan dituenak. Eta ez hori bakarrik, Estebanek era berean deitoratu du ezker abertzaleak euskal erakundeei, Estatutuari eta Ekonomia Itunari erakutsi dien mespretxua “porrot egin dezaten saiakera eginez”. Eta gogoratu duenez azken legealdi honetan PSOEk, “Espainia Federalaren planteamenduarekin” eta “beren buruari independentista deitzen dioten alderdien babes ulergaitzarekin”, lege birzentralizatzaileak planteatu eta onartu ditu. Posizio horien aurrean eta “Madrilgo organizazio zentralek esango dietenaren mende” daudenen aurrean, Estebanek berretsi duenez “autogobernua, euskal erakundeak eta Ekonomia Ituna Madrilen defendatuko dituena, ahots hori gure ongizatearen eta gure eskuduntzen defentsan eramango duena, EAJ-PNV da”.

Estebanek adierazpen hauek egin ditu Donostian, Jesús María Leizaola Lehendakariaren monumentuaren ondoan egin den ekitaldian, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquero ondoan izan duela. "Jesús María Leizaola da gaur demokrazia eta askatasun irudia”, esan du Vaquerok. Zentzu berean gogora ekarri du gerra osteko erbestealdian Leizaolak Euskadi bizirik gorde zuela eta autogobernua aldarrikatu zuela. “Guk ere egingo dugu horrela, bere bidetik jarraituko dugu, horixe baita eskaini ahal diogun aintzatespen zintzoa. Leizaolak egin zuen moduan, daukagun onena emango dugu, Euskadin eta Madrilen”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube