Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irunek EAJ-PNVren ahotsa behar du Madrilen hiriko proiektu estrategikoak garatzeko
Gaur Irunen egindako ekitaldian, EAJ-PNVko Diputatuen Kongresurako hautagai den Maribel Vaquerok nabarmendu du Madrilgo Euskal Taldeak egin duen lana “erabakigarria” izan dela Irun, Bidasoa eta mugaz gaindiko lotura bultzatzeko.“Euskadi helburu dugula egiten dugu lan EAJ-PNVn, hemen eta Madrilen, eta oro har, garraio eta bide azpiegituren arloan Euskadirentzat izan behar diren transferentziei ematen diegu lehentasuna, agerian geratu baita Euskadin bertan eta bertatik modu eraginkor eta hobe batean kudeatu eta garatu daitezkeela”, gogorarazi du.
Eusko Alderdi Jeltzaleak Irunek aurrera egin dezan proiektu anbiziotsu eta onuragarriak bultzatu ditu uneoro. “Horregatik, gaude gaur hemen, gure Diputatuen Kongresuko taldeak VIA IRUN 2030 ekimena bultzatu du beti Madriltik eta argi adierazi dugu proiektuarekiko apustua eta bide horretatik jarraituko dugu legealdi berrian ere, proiektua errealitate bilakatu arte” adierazi du Vaquerok. Irunentzako “aukera paregabea” dela nabarmendu du. “Trenbide eremua leheneratuz eta gure hiria bitan banatzen duen arrakala ezabatuz, hiriaren erdigunea zeharo eraldatuko du proiektu honek” borobildu du. “Alderdiari esker trenbide-espazio osoa eremu bakar batean integratzea onartu zen Diputatuen Kongresuan eta etorkizunean ere VIA IRUN 2030 ekimena bultzatzen jarraituko dugu Euskal Taldetik Madrilen” gehitu du.
“Bestalde, mugaz gaindiko konexioa ere lantzen jarraituko dugu” ohartarazi du Vaquerok. Garraiobide azpiegiturak garatzeko EAJ-PNVk beti egin duen “apustu sendoa” defendatu du, eta azpiegiturak “funtsezkoak” direla esan du, “bai hazkunde ekonomikoari, bai bizi-kalitatearen hobekuntzari eta baita lurralde kohesioari dagokionez ere” adierazi du. “1,2 kilometroko ibilbidea eraikiko dugu oinezko eta bizikletentzako lotura hori hobeto konpontzeko. Gainera, adierazi duenez, obra honek beste hainbat proiektu aurrera eramatea ahalbidetuko du: egurrezko istingadi bat eraikiko da ibilbide honen azpian, 32 plazako aparkaleku berri bat sortuko da, eta parkearen barruko aparkalekua eta parke ekologikoko sarbideak lehengoratuko da eta ingurumena hobetuz. Horretarako 4.6 milioiko obra lizitatu da Hondarribia, Hendaia eta Irun lotuko dituen mugaz gaindiko bidegorria eraikitzeko”.
Udarako trafiko arazoei ere egin die erreferentzia Maribel Vaquerok eta adierazi du irtenbide bat bilatu behar dela uda honetan Bidasoaldeko errepide sareko erabiltzaileek, zirkulazio kolapsoen ondorioak berriro jasan ez ditzaten. “Frantzia ez da Schengengo akordioak betetzen ari, oraindik muga kontrolatzen du. Baina EAJ-PNVtik egoera hau aldatzeko lan egiten jarraituko dugu” adierazi du.
Vaquerok azaldu duenez, “Madrilen aurreko legealdian eskatu dugu eta oraingoan ere exijituko dugu gobernu zentralak, behin betiko, bere frantses homologoarekin uda guztietan gertatzen diren kolapsoak konpon ditzala”. Gipuzkoako hautagaiak EAJ-PNVren konpromisoa adierazi du mugaz gaindiko lotura on bat eraikitzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31