Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/07/07

Maribel Vaquero: “EAJ-PNVri botoa ematea Autogobernuaren defentsa sutsuaren aldeko botoa da”

Maribel Vaquero: “EAJ-PNVri botoa ematea Autogobernuaren defentsa sutsuaren aldeko botoa da”

Maribel Vaquero Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi duenez, ”Erabakitzeko ordua iritsi da. Datorren uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan euskaldunen ahotsa nork eramango duen Madrilera erabakiko dugu”. Testuinguru horretan, gehitu du EAJ-PNVren helburua euskal gaiak defendatzea dela, “oraindik ere han hartzen direlako zuzenean eragiten diguten neurri eta erabakiak".

“Bai hemen, bai Madrilen, Euskadiren defentsa egiteko aukera bakarra EAJ-PNV da” adierazi du Gipuzkoako hautagaiak. "Gure sinesgarritasuna egin dugun eta egiten ari garen lanean oinarritzen da, ibilbide luzea egin dugu eta herri hau defendatzen jarraituko dugu. Gu gara etorkizuneko bermea” borobildu du.

Amaitzeko, Maribel Vaquerok nabarmendu duenez, "EAJri botoa emateak gure nortasun nazionalaren aldeko apustua egitea esan nahi du, euskal nortasunaren aldekoa, autogobernuaren defentsa sutsuaren aldekoa, gure erakundeen aldekoa eta gure herritarren ongizatearen aldekoa. Justizia soziala esan nahi du, kohesio soziala esan nahi du".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube