Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Xabier Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente izendatua izan da
Maria Eugenia Arrizabalaga Eusko Abertzaleak EAJ-PNV taldeko bozeramaileak berri eman duenez, “Mahai berria eratu dugu eta Batzar Nagusietako bost alderdiek daukagu ordezkaritza Mahaian. Ordezkari bana. Ez guk joan den astean proposatutako akordioaren araberako hurrenkeran”.
“EH Bilduk eskura zeukan Batzar Nagusietako lehendakaritza baina zapuztu egin du Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak luzatutako aukera. Kontua da zergatik arbuiatu duten, gaur, beraiek Mahaiaren lehendakaritza eskuratu zutenean onartu zuten akordioa”, gaineratu du Arrizabalagak.
“2011ko ekainean, Bilduk lortu zuen Batzar Nagusietako lehendakaritza –ekarri du gogora – . Eta orduan ere, 5 alderdiek osatu zuten Mahaia. Hori bai, 5 alderdiak ados jarrita: Bilduko Lohitzune Txarola lehendakari, eta berarekin Mahaian EAJ, PSE, PP eta Aralar. Joan den astean publiko egin genuen proposamen ber-bera onartu zuten 2011ean” – zehaztu du bozeramaile abertzaleak. “Eta, gainera, hau esan zuen Txarolak lehendakari hautatu zutenean:
“Gipuzkoako gizartearen babesa jaso dugun indar guztiak gai izan gara ados jartzeko gaur Mahai hau eratzeko, eta, hori, egiazki, keinu apala da baina baita garrantzitsua ere.”
“Zergatik orduan bai eta orain ez? Zergatik zen orduan Bildurentzat “keinu apala baina garrantzitsua” guztien arteko akordioa eta alderdi guztiak egotea Mahaian, eta nolatan esaten dio orain ezetz EH Bilduk horrelako akordioari?” “Oraingo honetan, guk proposamen bera egin dugu. Baina Bilduren aldetik deskalifikazioa besterik ez dugu jaso”, gaineratu du.
“Gertatu dena ikusita, bi ondorio ateratzen ditugu”, azpimarratu du. “Batetik, argi ikusten da EH Bilduk aje bat daukala. Egiturazko zailtasuna du gainerako alderdiekin akordiotara iristeko. Eta bestetik, gure ustez, zenbakien bidez oztopoa eta blokeoa eragiteko kalkuluak egiten ibiltzea, ez. Gipuzkoak behar duena da aurrera egitea. Eider Mendozak diputatu nagusi izendatzeko saioan aurkeztu eta defendituko duen egitasmoaren bidez aurrera egitea gizarte, ekonomia eta politika mailan”, amaitu du Maria Eugenia Arrizabalagak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31