Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Loreto Osa: "EAJ-PNVk oposizio propositibo eta eraikitzailea sustatuko du"
Aurreko larunbateko Osoko Bilkuraren osaketa egin ondoren, Loreto Osa Pasaiako EAJ- PNVren hautagaitzaren buruak Teo Alberro alkate berria zoriondu nahi izan du, eta orain irekiko den ziklo politiko berrian jarri du arreta.EAJ-PNV taldeak espero du Alberro buru duen Gobernu talde berriak proiektu estrategikoen aldeko apustua egiten jarraitzea, hala nola, Adinberri, portu-espazioak herritarrentzat berreskuratzea, Andonaegiko Berroneratze Plana edo Ekonomia Urdinaren Poloarekin eta Silver Economy-arekin lotutako eraikina. Hirigintza eta Gizarte Politiketako sailek abian jarri dituzten proiektuak, EAJ-PNV buru izan dutela, euskara eta gazteria zinegotzigoekin batera.
Era berean, Osak esan du EAJ-PNVk oposizio propositibo eta eraikitzailea sustatuko duela, politika positiboekin, herriaren alde eragin eta batzen jarraitu ahal izateko.
EAJ-PNVren taldea Loreto Osak osatuko du, taldearen bozeramaile lanak bere gain hartuko dituena, eta berarekin batera Koldo Errondosoro eta Nahikari Otermin zinegotziak eta Enara Mecerreyes, taldearen ordezko bozeramailea, egongo dira, proposamen, eraikuntza eta elkarrizketa politika garatzen jarraitzeko, orain arte egin duten bezala, betiere Pasaiaren eta pasaitarren interesak lehenetsiz.
Azkenik, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu nahi izan du EAJk trantsizio ordenatu eta lasaia bultzatuko duela legegintzaldi honetan gidatu dituen sailetan, gobernu talde berriak dagoeneko hasi diren edo lizitazio fasean dauden proiektuekin jarraitu ahal izan dezan.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31