Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ana Azkoitia izango da alkatea
Besarkada estu batekin, Javier Zubizarreta alkate ohiaren eskutik jaso du Ana Azkoitiak aginte-makila. Lekukoa hartu ondoren egindako lehenengo hitzak, esker oneko hitzak izan dira. Alkate berriak elkarrizketa, akordioa eta alderdien arteko elkarlana aldarrikatu ditu beste behin, eta datozen lau urteak herriarentzat oparoak izan daitezen egingo dutela lan, gaineratu du, “bihotzarekin eta arimarekin”. Prest eta gogotsu lanerako.Nahasmenaren eta alderdien arteko akordio saiakera antzuen egunak izan dira azken hauek, eta azkenean, gaur, EAJren alkategaia, Ana Azkoitia Urteaga, izendatu dute Azkoitiko alkate. Korporazio berriaren eraketa eta inbestidura ekitaldiak goraino bete du udaletxeko udalbatza aretoa, eta bertaratu diren askok urduritasunez eta emozioz bizi izan dute bilkura.
Osoko ez ohiko bilkura eguerdiko 12:00etarako zegoen deituta, artean jakin gabe nork hartuko zuen alkatetza kargua. Minutu gutxira argitu da zalantza. Bozketa isilpekoa izan bada ere, aurrez alkategaiek euren bozkaren arrazoia argudiatu nahi izan dute.
Azkoitia Baik, iragarri bezala, bere burua bozkatu du, EH Bilduk eta EAJk egin duten bezala. PSE-EEren botoa EAJ-rentzat izan da.
Besarkada estu batekin, Javier Zubizarreta alkate ohiaren eskutik jaso du Ana Azkoitiak aginte-makila. Lekukoa hartu ondoren egindako lehenengo hitzak Zubizarretari eta bere taldeari zuzendutako esker oneko hitzak izan dira. “Eta -jarraitu du- eskerrik asko bozkatu gaituzuen guztioi, bozkatu ez gaituzuonei, eta bozkatzera joan ez zaretenoi ere bai, denok helarazi baitiguzue mezu bat, atera diren emaitzekin, hausnartu eta ikasteko. Lana beste modu batera egin behar dugu. Gizartea aldatzen ari da, eta guri, erakundeoi eta politikarioi ere egokitzea dagokigu”.
Alkate berriak elkarrizketa, akordioa eta alderdien arteko elkarlana aldarrikatu ditu beste behin. “Asko dira batzen gaituzten proiektuak, eta batzen ez gaituzten haietan ardurak banatu, eta izan daitezela Azkoitiko herriarentzat lau urte oparoak. Horretan ahaleginduko gara bihotzez eta arimaz”.
Gaur estrainekoz zinegotzi izendatuak izan diren kide berriei ere ongietorria eman die Ana Azkoitiak, eta astelehenetik aurrerako agintaldi berrirako, “prest eta lanerako gogotsu” agertu da.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31