Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/06/17

Zarauzko udalbatzarrak Xabier Txurruka aukeratu du alkate

Zarauzko Udalbatzarrak Xabier Txurruka (EAJ-PNV) izendatu du alkate gaur goizean egindako inbestidura saioan. Aldeko hamar bozka jaso ditu Txurrukak, EAJ-PNV alderdiarenak
Zarauzko udalbatzarrak Xabier Txurruka aukeratu du alkate

EH Bilduko zinegotziek(bederatzi zinegotzi), aldiz, beren hautagaiari, Itziar Muruari, eman diote bozka. Era honetan, maiatzaren 28ko hauteskundeetan bozka gehien (4.774 bozka) jaso zituen alderdiak eskuratu du alkatetza.

Hirugarren agintaldia izango da hau Xabier Txurrukarentzat, 2015 eta 2019ko hauteskundeak irabazi ondoren. Aurrekoetan, PSE-EErekin osaturiko koalizio-gobernuaren formularekin osatu da Udal Gobernua: “Zarautzek, azken zortzi hauetan, elkarlanean egindako aurrerapenak sendotzeko gobernagarritasuna bermatzetik haratago, oinarri garbiekin gure herriaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrarekin bat gatoz: zerbitzu publikoen babesa, desparekotasun-egoerei aurre egitea, gizartearen aurrerabidea eta justizia soziala bultzatzea eta gizarteak egun dituen erronka handiei dagokigun mailatik erantzutea: klima aldaketa, erronka demografikoa eta ekonomia produktibo berri baterako ibilbidea, enplegu eta laneko eskubideak sustatuz”, adierazi du Txurrukak.

Gaur goizeko udalbatzarrean emandako diskurtsoan adierazi duenez, “Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren arteko gobernagarritasun-akordioa ezberdinen arteko ituna da, eta gure herriko bizi-kalitatea hobetzen eta aurrerabidean jarraitzeko, negoziatzera eta adostasunak bilatzera behartzen gaitu”.

Behin Udaleko Udalbatzarra osatuta, alkateak adierazi du datozen asteetan Udal Gobernuaren antolaketa politikoa eta arduren banaketa egiteko unea izango dela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube