Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Alazne Txurruka Allika da Debako alkate berria
Debako Udalean gaur egindako Osoko Bilkuran Alazne Txurrukaren hautagaitza izan da bozkatuena, eta saioan bertan jaso du Zumitzezko aroaDebak alkate berria du: Alazne Txurruka Allika. EAJ-PNVko zerrendaburuaren hautagaitza izan da bozkatuena gaur, Udalean izan den Osoko Bilkuran. Txurrukak ekitaldian bertan jaso du Zumitzezko aroa, eta hasiera eman dio lau urteko legealdiari.
Debak norabide aldaketa bat behar duela azaldu du Txurrukak behin eta berriz azken asteetan, eta orain, EAJ-PNVk gidatuko du Deba norabide berrirantz. Hala, esker hitzekin hasi du Txurrukak diskurtsoa: “gaur egun handia da niretzat, emozioz betetako eguna. Zintzotasun osoz eta umiltasunez hitz egin nahi dizuet alkate berri gisa. Eskerrak eman nahi dizkizuet Debako alkate izateko aukera emateagatik, EAJ-PNVn jarritako konfiantzagatik. Eskerrak eman nahi dizkiet maiatzaren 28an ausart bozkatu zuten debar guztiei, aldaketaren alde egiteagatik, beraien erabakiarekin erronkari eustegatik”.
Alkatetzarako bidean Orain Debak izan duen jarrera eta prestutasuna ere zintzotasunez eskertu nahi izan du alkatea berriak: “eskerrak eman nahi dizkiot Orain Debari, akordiora iristeko emandako pausu guztiengatik, eta alkatetza ahalbidetzeagatik. Bi alderdien arteko helburua argia izan da hasieratik, Debaren alde lan egitea. Programa sendoa adostu dugu, konpromisoz betea, eta erantzukizunarekin egingo diogu aurre,dugun akordioak ematen duen lanerako bermearekin. Elkarrekin eraikiko dugu debarrok merezi dugun herria”.
Era berean, taldekide dituen pertsonentzat hitzak izan ditu Txurrukak: “eskerrak eman nahi dizkizuet bereziki zuei, taldeko zinegotzi eta kide bakoitzari, erakutsi duzuen konpromisoagatik, erantzukizunez Debaren alde pausuak emateko nahiagatik. Lau urte hauetan bidelagun izango gara, eta gogor egingo dugu lan, zalantzarik ez dut”.Ñ
Osoko Bilkuran datozen lau urteetako erronkari heldu dioten zinegotzi guztiak ere zoriondu ditu alkate berriak: “Debaren alde lanean jarduteko konpromisoa eta ardura hartu duzue. Gutako bakoitzak debarrak ordezkatzeko eta zerbitzatzeko konpromiso irmoa dugu eta ziur naiz gure onena ematen saiatuko garela”.
Legealdi berriari begira, Txurrukak azaldu du etorkizuneko Deba, hein handi batean, datozen lau urtetako lanaren ondorena izango dela: “jakin ezazue debarron ongizatea izango dugula beti jomuga, konpromisoari heldu diogu, norabidea aldatzeko momentua iritsi da. Nire hitza duzue, gure hitza duzue:gure herriak aurretik dituen erronka berrien aurrean onena emango dugu”.
Ongizatea, garapena eta partehartzea
Hala, datozen pausuak hiru zutabetan oinarrituta emanago dituztela azaldu du Txurrukak: “batetik, debarrak erdigunean jarri eta guztien ongizatea bermatuko duten politikak izango ditugu oinarri. Bestetik, herriaren garapena bultzatuko dugu, eta hau iraunkorra eta jasangarria izango da. Eta azkenik, azpimarratu nahi dut bidea elkarrekin egingo dugula, herritarrekin batera. Debarren partehartze eraginkorra sustatuko dugu, erabakiak elkarrekin hartuz. Herrikoeragile ezberdinekin lankidetza estuan lan egingo dugu, beharrak identifikatzeko eta irtenbide eraginkorrak aurkitzeko”. Hala, debarren komunitate senankonfiantza osoa duela azaldu du Txurrukak: “udalerri oparoa eraikiko dugu, geurea bizitzeko lekurik onena izatea nahi dugu, justua eta guztiontzako aukeraz betea”.
Amaitzeko, debarrekin duen konpromisoa berretsi du alkate berriak: “zuengandik gertu nagoela jakitea nahi dut, gogoa eta ilusioa ez ditut falta, eta lan egitera nator, Debaren mesedetan jardutera”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31