Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bost alderdiek ordezkaritza izatea mahaian EAJ-PNV eta PSE-PSOEren proposamena Gipuzkoako Batzar nagusietan
Gipuzkoako Ganberan izena eman dute EAJ-PNVko batzarkideekEAJ-PNVko batzarkideek Gipuzkoako Batzar Nagusietan izena emanik eta goizean zehar batzarkideen herenak eta gehiagok akreditazioa eginik, Batzar Nagusiak eratzeko eta Mahaia aukeratzeko prozedura hasiko da, horretarako Osoko Bilkura deituko duelarik Xabier Ezeizabarrena Batzorde Iraunkorreko lehendakariak.
Maria Eugenia Arrizabalaga talde abertzaleko bozeramaileak berri eman duenez, “EAJ-PNVk eta PSE-PSOEk Mahaia aukeratzeko proposamena egin diete batzarkide-talde guztiei”. Proposamen hori onartuz, “Batzar Nagusietako Mahaian bost alderdiek izango lukete ordezkaritza, handienetik txikienera, hurrenez hurren aukeratuta”, alegia, “Batzar Nagusietako lehendakaria EH Bildukoa izango litzateke; lehen lehendakariordea, Eusko Alderdi Jeltzalekoa; bigarren lehendakariordea, Alderdi Sozialistakoa; lehen idazkaria, PPkoa eta bigarren idazkaria, Elkarrekin Podemoskoa”.
“Hori da EAJ-PNV-k eta PSE-PSOE-k talde guztiei egin diegun akordiorako proposamena, eta akordioa betetzeko nahikoa da talde bakoitzak bere buruari botoa ematea” zehaztu du Arrizabalagak. “Alderdien erantzunaren zain gaude”, gaineratu du bozeramaile jeltzaleak.
Azkenik, Foru Aldundirako “gobernu-egitasmoa garatuko duen akordio politikoa negoziatzen ari gara EAJ-PNV eta PSE-PSOEko ordezkaritzak, eta hori izango da Eider Mendozaren izendapeneko hitzaldiaren muina”, erantsi du Maria Eugenia Arrizabalagak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31