Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk politika positiboak eta proposamen eraikitzaileak sustatzen jarraituko du oposiziotik
Imanol Goenagak aurreratu du udalaren eraketa bilkuran, larunbatean, EAJ-PNV abstenitu egingo dela, "andoaindarrek hauteskundeetan agertutako borondatea bete dadin"Andoaingo Udaleko EAJ-PNVren taldeak aurreratu duenez, ez du alkatetzarako hautagaitzarik aurkeztuko datorren larunbatean egingo den eraketa bilkuran, eta, hala, abstentzioaren alde egingo du legegintzaldi berriko udal gobernua osatuko duen bozketan. Modu honetara, "andoaindarrek hauteskundeetan adierazitako aginduari eta borondateari" bide emango diote. Imanol Goenaga Egibarrek, jeltzaleen hautagaitzako buruak, hemendik aurrera zabalduko den garai politiko berrian jarri nahi izan du azpimarra, eta agindu du "EAJ-PNVk Andoainen alde lan egiten jarraituko duela, oposiziotik ere proposamen eraikitzaileak eginez".
Hain zuzen, maiatzaren 28ko emaitzak arretaz eta modu kritikoan aztertu eta hausnartu ondoren hartu du erabakia Andoaingo EAJ-PNVk eta Goenagak adierazi du politika positiboak eta proposamen eraikitzaileak egiten jarraituko duela bere taldeak, “herriaren eta herritarren alde lan egiteko”. Hain zuzen, jeltzaleek 100 ekimeneko plan zehatza dute, hurrengo legegintzaldian Andoain hobetzen jarraitzeko bide-orri gisa erabiliko dutena.
Udalbatza berrira osatuko duen EAJ-PNVko taldeari dagokionez, Imanol Goenagak bozeramaile ardurak hartuko ditu eta Idoia Mikelez eta Txitxu Ruiz izango ditu alboan, zinegotzi gisa. Lan politikoaz gain, Andoaingo EAJ-PNVren helburua bere presentzia soziala areagotzea izango da, Batzokitik eta kalean lan eginez.
Amaitzeko, EAJ-PNVk esku-aldaketa ordenatu eta lasaia bultzatuko du azken legegintzaldian gobernuaren ardura izan duen udal lansailetan, epe laburreko erronka nagusiak bideratuta utzi dituelarik, hala nola obra publikoen lizitazioak, diru-laguntzen tramitazioak edo kultur programaziokoa, Goenagak jakitera eman duenez.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31