Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/29

Hondarribiko EAJ-PNVk atzo gaueko emaitzen hausnarketa sakon bat egiteko konpromisoa hartzen du

Ezer baino lehen, Gonzalo Carrion eta Eider Mendoza, eta bere taldeen lana eta jarrera zoriondu eta eskertzen ditugu, errealismoz eta errespetuz egindako guztiagatik.
Hondarribiko EAJ-PNVk atzo gaueko emaitzen hausnarketa sakon bat egiteko konpromisoa hartzen du

Kontuan hartuta gure alderdiak herri mailan proposatu duen proiektuak jasotako emaitzak txarrak direla, eta aldi berean, Batzar Nagusietarako proposamenean EAJ-PNV garaile izan dela, momentuz, hiru mezu helarazi nahi dizkiogu hondarribiarrei:

Lehenik. EAJko alderkideak, alderdizaleak eta bozka eman ziguten hondarribiarrak eskertu nahi ditugu. Jasotako babesa, herri mailan, aurrekoa baino txikiagoa izan da,  baina Hondarribian eta udaletxean indar aktibo bat izateko ardura aitortzen zaigu eta arduraz jokatuko dugu. Are gehiago ikusirik, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, Hondarribian lehen indarra izaten jarraitzen dugula eta herriak gugan konfiantza jarri duela. 

Bigarrenik. Abotsanitz talde politiko irabazlea zoriondu nahi dugu. Jaso duen babesa haundia izan da eta erantzukizunez kudeatzea espero dugu. Horrela helarazi genion atzo gauean Igor Enparan hautagaiari. 

Hirugarrenik. Gertatutakoaren hausnarketa sakon bat egiteko konpromisoa adierazten dugu eta datozen egunetan EAJ alderdiaren Uri Buru Batzarraren esparruan irakurketa lasaia egiteko denbora hartuko dugu. Datozen asteetan hausnarketa honen ondorioak kontrastatuko ditugu Tokiko Batzarrean, eta ondoren herritarrekin partekatuko ditugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube