Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/29

Oñatiko EAJk herritarrengandik jasotako babesa eskertu du

- Emaitzak aurreikusitakoak izan ez badira ere, EAJ-PNVren alde bozka eman duten 1.713 herritarrei eskerrak eman dizkie azaldutako babesarengatik.

Amaia Erostarbe: Oñati eta oñatiarren alde lan egiten jarraituko dugu orain arte bezala. Herri hobe bat eraikitzeko EAJ-PNVren konpromisoa irmoa da eta gure proiektuak egikaritzeko egingo dugu lan Udalean, herritarren behar errealei erantzuteko eta oñatiarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatu zein hobetzeko.
Oñatiko EAJk herritarrengandik jasotako babesa eskertu du

Atzoko hauteskundeen ondoren, gaur, Oñatiko EA-PNVk balorazioa egin du eta oñatiarrei eskerrak eman dizkiete azaldutako babesagatik.

‘Ez dira esperotako emaitzak izan, duela 4 urte baino boto gutxiago jaso ditugulako. Ez dugu nahikoa babes jaso Oñatik aurrera egiteko behar duen aldaketa hori gidatzeko, baina, gure aurreikuspenak bete ez diren arren, emaitzak onartu, errespetatu era aurrera egiten jarraituko dugu Oñati zein oñatiarren alde lanean, orain arte egin dugun bezala’, adierazi du Amaia Erostarbek, alkategai jeltzaleak.

Hori horrela, Oñatiko alderdi jeltzaleak eskerrak eman dizkie beren babesa adierazi dioten 1.713 herritarrei. ‘Eskerrik asko gugan, gure proiektuarengan eta gure taldearengan konfiantza jarri duzuen oñatiar guztioi. Atzoko emaitzek argi erakusten dute Oñati anitza dela eta Oñatin ez dugula guztiok berdin pentsatzen eta ezta etorkizuna berdin irudikatzen ere. Horregatik, aniztasun hori kontuan hartu eta errespetatu egin behar da eta horretarako, EAJ-PNVtik lanean jarraitzeko konpromiso irmoa du, oposiziotik bada ere, Oñati bizitzeko herri onena izan dadin. Oñatiri eta gure alde egin duzuenoi zor dizuegu’, gaineratu du Erostarbek.

Erreklamazioa, boto kontaketaren harira

Era berean, alderdi jeltzaleak azaldu du une honetan erreklamazio bat dagoela zabalik beren ustetan hauteskunde mahai batean botoen datu-ematean akats bat egon delako. Horren arabera mahai horretako 223 boto EAJ-PNVri dagozkio eta ez PPri, atzo jaso zen bezala. Erreklamazioaren emaitzen berri emango dute jeltzaleek jaso ahala.   

Amaitzeko, EH Bildu zoriondu du alderdi jeltzaleak, lortutako emaitzengatik eta datozen 4 urteori begira ‘elkarlanari bide ematea espero dugu, herritarren ongizatearen alde proposamen eta proiektu berritzaileak aurrera eraman ahal izateko’, amaitu du Amaiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube