Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/05/29

Herritarrek gugan jarritako konfiantzari lan eginez erantzuteko ardura dugu aurretik

Debak beste etorkizun bat merezi duela erabaki zenuten atzo herritar askok, eta EAJ-PNVren izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu jasotako babesagatik.
Herritarrek gugan jarritako konfiantzari lan eginez erantzuteko ardura dugu aurretik

Era berean, zorionak eman nahi dizkiogu EH Bilduri, zerrenda bozkatuena izan zelako. Gure alderdiak nabarmen egin du gora, 1.184 boto jaso genituen, 446 gehiago. Zinegotzi kopuruari dagokionean, berdinketa izan zen, eta ordezkari kopuru bera izango dugu Udalean. Alkatetza akordioetara iristeko gaitasuna duen taldearena izango da. Guk EAJ-PNVren lan ereduaren alde egingo dugu, gure herria etorkizunera bidean jartzeko, aurrera egiteko.

Alazne Txurruka, talde osoaren izenean esker hitzak izan zituen: “gugan jarri duzuen konfiantzagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu, gure hautua egin duzuen debar guztiei bihotz bihotzez eskerrik asko. Zuek emandako konfiantza horri lan eginez erantzuteko ardura dugu orain. Alkatetzarako akordioa lortzen ahaleginduko gara, Deba hobe baten alde lan egingo genuenaren  hitza eman genizuen, eta hala egingo dugu, dedikazioarekin eta gogoarekin. Botoa eman diguzuenon eta gainerako herritarron interesak defendatuko ditugu, beti, pertsonak erdigunean jarriz. Elkarrizketarako prest izango gara beti, arduraz egingo dugu lan, gertutasunetik”.

Era berean, legealdi honetan Txurrukak  ondoan izango duen taldearentzat hitzak ere izan zituen: “talde sendoa dugu, ilusioa duena eta ardurari aurre egiteko erabateko gaitasuna duena. Dugun onena emango dugu, Deba bizitzeko herririk onena izan dadin”

 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube